← Aurrekoa Markos 16
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Hilobia hutsik: «Piztua da»

(Mt 28,1-8; Lk 24,1-12; Jn 20,1-10)

1 Larunbata igaro zenean, Magdalako Mariak, Maria Santiagoren amak eta Salomek usain gozoko ukenduak erosi zituzten, Jesusen gorpua gantzutzeko* 16,1 gantzutzeko: Ik. 14,8 oh.. 2 Eta asteko lehen egunean* 16,2 asteko lehen-eguna: Gure igandea da., goizean goiz, eguzkia atera orduko, hilobira joan ziren. 3 Honela ari ziren beren artean: «Nork kenduko digu hilobi-sarrerako harria?» 4 Begiratu eta harria alboratua zegoela ohartu ziren, oso astuna zen arren. 5 Hilobian sarturik, gazte bat ikusi zuten eskuinaldean eseria, soineko zuriz jantzia, eta erabat izutu ziren. 6 Baina hark esan zien: «Ez izutu! Nazareteko Jesus gurutziltzatuaren bila zabiltzate. Piztua da, ez dago hemen. Ikusi jarri zuteneko tokia. 7 Zoazte, bada, haren ikasleei, eta Pedrori bereziki, esatera: “Zuen aurretik joango da Galileara; han ikusiko duzue, berak esan bezala” ». 8 Emakumeek hilobitik ihesi alde egin zuten, sartu zitzaien izu eta ikaraz; eta, beldurraren beldurrez, ez zioten inori ezer esan.