Jesus gurutzean iraindua
(Mt 27,39-44; Lk 23,35-39)
29 Handik igarotzen zirenek irain egiten zioten Jesusi, buruari eragin eta esanez: «Hara, santutegia desegin eta hiru egunetan eraikitzen omen duena! 30 Salba ezak heure burua! Jaits hadi gurutzetik!» 31 Era berean, apaizburu eta lege-maisuek ere irri egiten zioten, elkarri esanez: «Besteak salbatu ditik, eta bere burua ezin. 32 Mesias omen duk hori, Israelgo erregea; jaits dadila orain gurutzetik, ikus eta sinets dezagun». Berarekin gurutzean josiak zeudenek ere irain egiten zioten.