1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Jesus gurutziltzatua

(Mt 27,32-38; Lk 23,26.32-33.38; Jn 19,17-24)

21 Sorotik etxerakoan handik zihoan bat, Simon Zirenekoa (Alexandro eta Ruforen aita), Jesusen gurutzea eramatera* 15,21 eramatera: Kondenatuak berak eraman behar izaten zuen gurutzea, edo zeharkako egurra bederen, urkamendiraino.behartu zuten. 22 Golgota izeneko tokira eraman zuten Jesus (Golgotak «Burezur» esan nahi du). 23 Mirraz nahasiriko ardoa* 15,23 Mirraz nahasiriko ardoa: Juduek ohitura zutenez, oinaztatuei ematen zitzaien edari loarazlea.eskaini zioten, baina ez zuen hartu. 24 Josi zuten gurutzean, eta haren jantziak banatu egin zituzten, zer zeinentzat zotz eginez. 25 Bederatziak ziren gurutziltzatu zutenean. 26 Eta honela zioen kondenaren arrazoia adierazten zuen idazkunak: «Juduen erregea». 27 Jesusekin batera, bi lapur gurutziltzatu zituzten, bata eskuinean eta bestea ezkerrean.( 28  * 15,28 Eskuizkriburik hoberen eta zaharrenek ez dakarte tx. hau. Honela dio: Honela bete zen Liburu Santuak dioena: Bekatarien kidekotzat jo dute (ik. Lk 22,37).).

Jesus gurutzean iraindua

(Mt 27,39-44; Lk 23,35-39)

29 Handik igarotzen zirenek irain egiten zioten Jesusi, buruari eragin eta esanez: «Hara, santutegia desegin eta hiru egunetan eraikitzen omen duena! 30 Salba ezak heure burua! Jaits hadi gurutzetik!» 31 Era berean, apaizburu eta lege-maisuek ere irri egiten zioten, elkarri esanez: «Besteak salbatu ditik, eta bere burua ezin. 32 Mesias omen duk hori, Israelgo erregea; jaits dadila orain gurutzetik, ikus eta sinets dezagun». Berarekin gurutzean josiak zeudenek ere irain egiten zioten.