Pedrok Jesus ukatu
(Mt 26,69-75; Lk 22,55-62; Jn 18,15-18.25-27)
66 Pedro beheko patioan zegoela, apaiz nagusiaren neskame bat etorri zen. 67 Pedro berotzen ikusirik, begira jarri eta esan zion: –Hi ere Nazareteko Jesusekin bizi hintzen. 68 Baina hark ukatu, esanez: –Ez zekinat zer dionan ere, ez dinat ulertzen. Atarira irten zen, eta oilarrak jo zuen* 14,68 eta oilarrak jo zuen: Hitz hauek zenbait eskuizkribu baliotsutan falta dira.. 69 Ikusi zuen neskameak eta han zeudenei ere honela hasi zitzaien: –Hau ere haietakoa diagu. 70 Pedrok berriro ukatu zuen. Geroxeago, ingurukoek ere esan zioten: –Bai, haietakoa haiz, noski, galilearra* 14,70 galilearra: Ik. Lk 22,59 oh.haiz eta. 71 Orduan, Pedro biraoka eta maldizioka hasi zen: –Ez dut ezagutzen zuek diozuen hori. 72 Une hartan, bigarren aldiz jo zuen oilarrak. Gogoratu zitzaion Pedrori Jesusek esana: «Oilarrak bitan jo baino lehen, zuk hirutan ukatuko nauzu», eta negarrari eman zion.