1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Emakume batek Jesus ukenduz igurtzi

(Mt 26,6-13; Jn 12,1-8)

3 Jesus Betanian zen, Simon legendunaren etxean. Mahaian zegoela, emakume bat etorri zen, hartzurizko ontzian nardozko* 14,3 nardo: Indiatik ekarritako landarea; haren zuztar eta loreez guztiz lurrin garesti eta estimatua egin ohi zen.ukendu garbi eta garestia zekarrela. Ontzia hautsi eta Jesusi burura isuri zion. 4 Batzuek, haserre, honela ziotsoten elkarri: –Zergatik horrela alferrik galdu ukendu hori? 5 Hirurehun denarioz* 14,5 denario: Ik. 6,37 oh.goitik sal zitekeen eta dirua behartsuei eman. Eta marmarrean ari ziren emakumearen kontra. 6 Baina Jesusek esan zien: –Utzi bakean honi; zergatik gogaitarazten duzue? Egintza ona egin du nirekin. 7 Izan ere, behartsuak beti dituzue zeuen artean, eta nahi duzuenean egin diezaiekezue on. Baina ni ez nauzue betiko zuekin. 8 Ahal zuena egin du: nire gorputza ukenduz igurtzi du aldez aurretik hilobirako* 14,8 igurtzi du hilobirako: Gainera datorkion heriotzaren harian jartzen du Jesusek emakumearen egintza. Juduen hilekiko usadioetarik bat zen gantzudura; ukenduak eta lurrinak erabiltzen zituzten horretarako.. 9 Benetan diotsuet: Mundu guztian barrena, berri ona hots egingo den edonon aipatuko dira emakume hau eta beronek egina.