Azken afaria: hona nire gorputz-odolak
(Mt 26,26-29; Lk 22,15-20; 1 Ko 11,23-25)
22 Afaltzen ari zirela, ogia hartu zuen Jesusek eta, bedeinkazioa esan ondoren, zatitu eta eman egin zien, esanez: «Hartzazue, hau nire gorputza da». 23 Gero, kopa hartu eta, esker oneko otoitza egin ondoren, eman egin zien eta denek edan zuten. 24 Eta esan zien: «Hau nire odola da, Jainkoarekiko ituna berrituko duena* 14,24 Hau nire odola da, Jainkoarekiko ituna berrituko duena: H.h., Hau itunaren nire odola da., guztiengatik isuria. 25 Benetan diotsuet: Ez dut gehiago ardorik edango, Jainkoaren erreinuan ardo berria edan arte».