JESUS, JAINKOAREN SEMEA. NEKALDIA ETA PIZTUERA (14,1–16,8)
Jesus bere gogoz heriotzara (14,1-42)
Jesus nola atxilotuko
(Mt 26,1-5; Lk 22,1-2; Jn 11,45-53)
1 Handik bi egunera, Pazko-jaia eta Legamia gabeko Ogien Jaia ospatzen ziren. Apaizburu eta lege-maisuak Jesus maltzurkeriaz nola atxilotuko zebiltzan, hiltzeko. 2 Baina hau zioten: «Ez gero jaiegunean, herrian iskanbilarik sor ez dadin».