35 Santiago eta Joanek, Zebedeoren semeek, Jesusengana hurbildu eta esan zioten: –Maisu, eskatuko dizuguna zuk ematea nahi genuke.36 Jesusek galdetu zien: –Zer nahi duzue, bada, niregandik?37 Eta haiek: –Zu zeure aintzara heltzean, bata zure eskuinean eta bestea ezkerrean jar gaitezela.38 Jesusek esan zien: –Ez dakizue zer eskatzen ari zareten. Gauza al zarete nik edan behar dudan edari saminetik edateko, edo nik murgildu behar dudan uretan murgiltzeko* 10,38 edari samin: H.h., kopa/edalontzi. Kopak Jainkoak norbaiti izendatzen dion zoria (maiz sufrimenduzkoa) adierazten du, hemen Jesusen nekaldia. // nik murgildu behar dudan uretan murgiltzeko: Honela ere itzul daiteke: nik hartu behar dudan bataioan bataiatuak izateko. Grekozko baptisma/baptizo hitzek (hortik datoz bataio/bataiatu) uretan murgiltzea esan nahi dute. Uretan murgiltzea, edari samina edatea bezala, probaldiko sufrimenduaren –heriotzaren bereziki– irudi da.?39 –Bai, gauza gara –esan zioten. Jesusek, orduan: –Nik edan behar dudan edari saminetik, bai, edango duzue, baita nik murgildu behar dudan uretan murgilduko ere;40 baina nire eskuin-ezkerretan eseri ahal izate hori, ez dago nire esku inori ematea; Jainkoak norentzat prestatua duen, hari emango zaio.