1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Jesusek nekaldi-piztuerak hirugarrenez iragarri

(Mt 20,17-19; Lk 18,31-34)

32 Jerusalemerako bidean gora zihoazen, eta Jesus aurretik. Txunditurik zeuden; jarraitzen ziotenak beldurrez zihoazen. Berriro Hamabiak beregana bildu, eta zer gertatuko zitzaion adierazten hasi zitzaien: 33 «Hara, Jerusalemera igotzen ari gara, eta Gizonaren Semea apaizburuen eta lege-maisuen eskuetara emango dute; heriotzara kondenatuko dute eta atzerritarren eskuetara emango; 34 hauek iseka egingo diote eta listua botako, zigortu eta hil egingo; baina handik hiru egunera piztu egingo da».