1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Aberastasuna salbamenerako oztopo

(Mt 19,23-26; Lk 18,24-27)

23 Inguruan begiratuz, Jesusek esan zien bere ikasleei: –Bai nekez sartuko direla aberatsak Jainkoaren erreinuan! 24 Harriturik utzi zituen ikasleak esaldi honek. Baina Jesusek, berriro ere: –Ene semeok, zaila da benetan Jainkoaren erreinuan sartzea* 10,24 erreinuan sartzea: Eskuizkribu batzuek hau erantsi dute: beren ustea aberastasunetan dutenentzat, honela esaldia testuinguruari lotuz.. 25 Orratzaren begitik gamelua igarotzea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino. 26 Ikasleek, gero eta nahasiago, honela zioten beren artean: –Nor salba daiteke, orduan? 27 Jesusek begira-begira jarri eta esan zien: –Gizakientzat bai ezinezko, baina Jainkoarentzat ez, dena baitezake Jainkoak.