Markos 1 Hurrengoa →
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Gaixo asko sendatu

(Mt 8,16-17; Lk 4,40-41)

32 Arratsean, eguzkia sartu ondoren, gaixo eta deabrudun guztiak eraman zizkioten Jesusi. 33 Herri osoa bildu zitzaion atarian. 34 Eta hark gaixo asko sendatu zituen, edozein zela ere haien gaitza, eta deabru asko bota ere bai. Deabruei ez zien hitzik egiten uzten, bazekiten-eta nor zen.