21 Kafarnaumen sartu ziren. Eta, larunbatean* 1,21 sartu ziren: Ohartu pluralez ari dela. Markosenean, Jesus, ia etengabe, ikasleez inguraturik agertuko zaigu nekaldia arte (ik. 14,50). // larunbatean: Markosek Jesusen egun beteko lanaren berri ematen digu, haren ekintza osoaren eredu gisa, Kafarnaumen sartzen denetik (1,21) ateratzen den arte (1,35).sinagogara joanik, irakasten hasi zen Jesus.22 Haren irakaspenaz txunditurik zegoen jende guztia, nagusitasunez irakasten baitzien eta ez lege-maisuek bezala.23 Bazen, hain zuzen, sinagoga hartan espiritu gaiztoaren* 1,23 espiritu gaizto: H.h., espiritu lohi/kutsatu. Ebanjelioetan maiz agertzen da esakune hau; kutsatu deitzen zaio espirituari Jainkoaren santutasunaren kontrakoa delako. Espiritu edo deabru gaiztoek gizakia beren menpe har dezakete, zenbait gaitz eta eritasun sortuz.menpe zegoen gizon bat. Eta oihuka ekin zion:24 –Zer duk gurekin, Nazareteko Jesus? Gu hondatzera al hator? Bazekiat nor haizen: Jainkoaren Santua.25 Jesusek gogor eraso zion: –Isil hadi eta irten horrengandik!26 Espiritu gaiztoak astinaldi gogorra eman zion eta, garrasi handia eginez, atera egin zen harengandik.27 Guztiz ikaraturik gelditu ziren denak, elkarri galdezka: «Zer dugu hau? Irakaspen berria, eta nolako nagusitasunez emana gainera! Espiritu gaiztoei ere agintzen die eta hauek esana egiten!»28 Laster zabaldu zen Jesusen entzutea Galilea aldeko bazter guztietara.