Markos 1 Hurrengoa →
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Joan Bataiatzaileak Jesusen etorrera hots egin

(Mt 3,1-12; Lk 3,1-6.15-17; Jn 1,19-28)

2 Isaias profetak idatzia zuen:
Begira, neure mezularia
bidaltzen dut zure aurretik
zuri bidea moldatzera.
3 Ahots bat oihuka
ari da basamortuan:
Prestatu bidea Jaunari,
zuzendu bidexkak hari.
4 Honela, bada, agertu zen Joan Bataiatzailea basamortuan. Bihozberritzeko eta bataiatzeko hots egiten zuen* 1,4 basamortua: Judeako basamortua (ik. Mt 3,1 oh.). // Bihozberritzeko eta bataiatzeko hots egiten zuen: H.h., bihozberritzeko bataioa hots eginez., bekatuen barkamenerako. 5 Judea herrialde osoa eta jerusalemdar guztiak harengana zihoazen eta, beren bekatuak aitortzen zituztela, Joanek bataiatu egiten zituen Jordan ibaian. 6 Joanek gamelu-ilezko jantzia zuen soineko eta larruzko uhala gerriko; matxinsaltoak eta basaeztia jaten zituen. 7 Honela hots egiten zuen: «Nire ondoren dator ni baino ahaltsuago dena, eta ni ez naiz inor makurtu eta haren oinetakoen lokarriak askatzeko ere. 8 Nik urez bataiatu zaituztet; hark, ordea, Espiritu Santuaz bataiatuko zaituzte».