Markos 1
Hurrengoa →
BERRI ONAREN HASIERA (1,1-13)
1 Hona hemen nola hasi zen Mesias eta Jainkoaren Seme* 1,1 Jainkoaren Seme: Zenbait eskuizkribuk, baliotsuak batzuk, ez dakartzate hitz hauek. Dena dela, ongi jasotzen dute Markosen pentsamendua.den Jesusen berri ona.Joan Bataiatzaileak Jesusen etorrera hots egin
(Mt 3,1-12; Lk 3,1-6.15-17; Jn 1,19-28)
2 Isaias profetak idatzia zuen:Begira, neure mezularia
bidaltzen dut zure aurretik
zuri bidea moldatzera.
3 Ahots bat oihuka
ari da basamortuan:
Prestatu bidea Jaunari,
zuzendu bidexkak hari. 4 Honela, bada, agertu zen Joan Bataiatzailea basamortuan. Bihozberritzeko eta bataiatzeko hots egiten zuen* 1,4 basamortua: Judeako basamortua (ik. Mt 3,1 oh.). // Bihozberritzeko eta bataiatzeko hots egiten zuen: H.h., bihozberritzeko bataioa hots eginez., bekatuen barkamenerako. 5 Judea herrialde osoa eta jerusalemdar guztiak harengana zihoazen eta, beren bekatuak aitortzen zituztela, Joanek bataiatu egiten zituen Jordan ibaian. 6 Joanek gamelu-ilezko jantzia zuen soineko eta larruzko uhala gerriko; matxinsaltoak eta basaeztia jaten zituen.