Belen, errege berriaren sorterri
1 Honela dio Jaunak:«Zu, Belen Efrata* 5,1 Belen Efrata: Toki beraren bi deitura, jatorri ezberdinetatik sortuak (ik. Has 35,19). Jerusalemdik hegoaldera 8 km-ra dago.,
Judako leinuetan
txikienetakoa zara;
baina zuregandik aterako da
Israelen aginduko duena.
Aspaldikoa du jatorria,
antzina-antzinakoa».
2 Bitartean,
bertan behera utziko du
Jaunak bere herria,
ama izan behar duenak
haurra izan arte.
Orduan, atzerrian
bizirik gelditutako senideak
Israelgoekin elkartuko dira.
3 Buru berriak
Jaunaren indarrez
gidatuko du herria,
Jaunaren, bere Jainkoaren,
izen handia agertuz.
Lasai biziko da herria,
handi agertuko baita hura
lurraren mugetaraino
4 eta bakea ekarriko baitu.
Asiria gure lurrera baldin badator,
gure jauregiak zapaltzera,
buruzagi ugari* 5,4 buruzagi ugari: H.h., zazpi artzain eta zortzi printze. Goranzko zenbaki-sailak –zazpi/zortzi– kopuru handia adierazten du.aterako ditugu
haren aurka.
5 Armaz menderatuko dituzte
Asiria eta Nimroden lurraldea;
askatu egingo gaituzte* 5,5 Nimrod: Has 10,8-11 pasartearen arabera, Mesopotamiako herrien arbasoa da. // askatu egingo gaituzte: Hebreerazkoak askatu egingo gaitu dio (5,1-4 zatian aipatzen den pertsonaiak, alegia).
asiriarren eskutik,
hauek gure lur-mugetan sartu
eta gure lurraldea
zapalduko balute.
Israeldarrak nazio artean
6 Bizirik geldituriko israeldarrak,Jaunak bidaltzen duen
ihintza bezala,
belardira jaisten den
euri-lanbroa bezala
izango dira herri askoren artean:
ez dira gizakiaren esku egongo,
ez dute itxaropena
gizakiagan jarriko.
7 Bizirik geldituriko israeldarrak,
herri askotan sakabanatuak,
lehoia basapiztien artean bezala,
lehoikumea ardien artean bezala
izango dira:
edonon sartzen direlarik,
harrapatu eta txikitu egiten dute,
eta ez da inor
haien eskutik libratuko.
8 Bai, jaso eskua* 5,8 jaso eskua: Aditza singularrean dagoenez eta subjektua aipatu gabe, Israel nahiz Jauna izan daiteke.
zeuen etsaien aurka,
eta denak ezereztuak
gertatuko dira.
Jaunak giza euskarriak ezereztuko
9 Honela dio Jaunak:«Egun hartan,
ezereztuko ditut zure zaldiak,
eta guda-gurdiak suntsituko.
10 Ezereztuko ditut
zure lurraldeko hiriak,
eta zure gotorleku guztiak
erraustuko.
11 Kenduko dizkizut eskuetatik
aztikeria guztiak,
eta aztirik ez duzu
aurrerantzean izango.
12 Ezereztuko ditut
zure idolo eta zutarri sakratuak* 5,12 zutarri sakratu: Ik. 1 Erg 14,23 oh.
eta zure eskulanen aurrean
ez zara gehiago ahuspeztuko.
13 Erauziko ditut
zure zutoin sakratuak* 5,13 zutoin sakratu: Ik. 1 Erg 14,15 oh.,
eta zure hiriak erraustuko.
14 Haserre-suminez mendekatuko naiz
esana egin ez didaten nazioez».