Zergatik parabola hau?

(Mt 13,10-17; Mk 4,10-12)

9 Orduan, parabola horrek zer esan nahi zuen galdetu zioten ikasleek Jesusi. 10 Honek esan zien: «Zuei eman zaizue Jainkoaren erregetzaren misterioak ezagutzea; gainerakoei, ordea, parabola bidez hitz egiten diet. Horrela, ikusten dute, bai, baina ohartzen ez; entzuten dute, bai, baina ulertzen ez.