Ereilearen parabola

(Mt 13,1-9; Mk 4,1-9)

4 Herri guztietatik etorritako jendetza handia bildu zitzaion batean, parabola hau esan zien Jesusek: 5 «Atera zen behin ereilea hazia ereitera. Ereitean, zenbait ale bide-bazterrean erori zen; zapaldu egin zuten eta txoriek jan. 6 Beste zenbait harri gainean erori zen, eta ernetzean ihartu egin zen, hezetasunik ez zuelako. 7 Beste zenbait ale sasi artean erori zen, eta sasiek, harekin batera ernerik, ito egin zuten. 8 Besteak lur gozoan erori ziren; erne eta bateko ehun eman zuten fruitu». Hau esanik, honela egin zuen oihu: «Ulertzeko gauza denak uler beza».