Jesusen egiazko familia
(Mt 12,46-50; Mk 3,31-35)
19 Joan zitzaizkion Jesusi bere ama eta anai-arrebak* 8,19 anai-arrebak: Ik. Mt 12,46 oh., baina jendearen jendez ezin iritsi ziren berarenganaino. 20 Eta jakinarazi zioten: –Ama eta anai-arrebak dituzu kanpoan, zu ikusi nahian. 21 Jesusek, berriz, erantzun zien: –Hauek ditut nik ama eta anai-arreba: Jainkoaren hitza entzun eta betetzen dutenak.