Zoriontasunak eta madarikazioak

(Mt 5,1-12)

20 Jesusek, ikasleei begira, honela esan zuen: «Zorionekoak behartsuok* 6,20 behartsuok: Mateok bihotzez behartsu dioen tokian, Lukasek behartsu dio, lurreko ondasunen gabezia adieraziz. Gainerako zoriontasun eta madarikazioetan ere, egoera errealak hartzen dira kontuan, ez jarrera espiritualak soilik., zuek baituzue Jainkoa errege. 21 «Zorionekoak orain gose zaretenok, aseko baitzaituzte Jainkoak. «Zorionekoak orain negar egiten duzuenok, barre egingo baituzue. 22 «Zorionekoak zuek, Gizonaren Semea dela eta, jendeak gorrotatu, kanpora bota eta madarikatuko zaituztetenean eta izen txarra emango dizuetenean. 23 Alai zaitezte egun horretan eta egin pozez jauzi, handia izango baita zuen saria zeruan; gauza bera egin zieten profetei jende horren gurasoek* 6,23 gurasoek: Herriaren arbasoak dira..