Misio-egitaraua (4,16-30)
Nazaretera bisitan
16 Nazaretera* 4,16 Nazaret: H.h., Nazara, Nazaret izenaren era bitxia.joan zen, bera hazi zen herrira, eta larunbatean sinagogan sartu zen, ohi zuenez, eta irakurgaia egitera zutitu. 17 Isaias profetaren liburua eman zioten eskura eta, irekitzean, pasarte hau aurkitu zuen:18 Jaunaren espiritua
nire gainean dago,
berak bainau sagaratu
behartsuei berri ona adierazteko;
berak nau bidali
gatibuei askatasuna
eta itsuei ikusmena hots egitera
eta zapalduak askatzera,
19 Jaunak onginahia azalduko duen
urtea hots egitera* 4,19 hots egitera: eta mendekatuko den eguna direlako mehatxuzko hitzak aipatu gabe mozten du Lukasek Isaiasen aipamena.. 20 Liburua itxi, laguntzaileari eman eta eseri egin zen; denak sinagogan begira-begira zeuzkan. 21 Eta honela hasi zitzaien: «Gaur bete da profezia hau entzuten didazuenontzat». 22 Denek Jesusen alde hitz egiten zuten eta harriturik zeuden Jainkoaren onginahiaz esaten zituenengatik. Baina zioten: «Ez al da, bada, hau Joseren semea?» 23 Orduan, Jesusek esan zien: «Harako esaera hura oroitaraziko didazue, noski: “Sendagile, sendatu zeure burua”, eta esango: “Egitzazu hemen, zeure herrian ere, Kafarnaumen egin omen dituzun gauzak”». 24 Eta erantsi zuen: «Benetan diotsuet: Ez da profetarik bere herriari mesedegarri zaionik* 4,24 Ez da profetarik bere herriari mesedegarri zaionik: Esaldi hau ez da Mk 6,4 edo Mt 13,57 tx.en errepikapen hutsa. Mesedegarri itzuli dugun hitza, 19. tx.ean onginahia azalduko duen itzuli duguna bera da. Lukasek eman duen testuinguru berezian (Kafarnaumen eta Nazareten arteko, eta atzerritarren eta Israelen arteko kontrakotasuna, alegia) esan nahi duena ez da profeta onartzen den ala ez, herriaren aldeko gertatzen den ala ez baizik (aldeko gertatzen ez bada, onartu ez dutelako da, noski).. 25 Egiaz esaten dizuet: Emakume alargun asko zegoen Israelen Eliasen garaian, hiru urte eta erdian euririk egin ez zuelarik, lurralde osoan gosete handia izan zenean; 26 hala ere, Jainkoak ez zuen haietako inorengana bidali Elias, Sidon herrialdeko Sareptako alargun batengana baizik. 27 Eta legendun asko zegoen Israelen Eliseo profetaren garaian; hala ere, ez zuen haietako inor sendatu, Naaman siriarra baizik». 28 Hau entzutean, sinagogako denak amorruz bete ziren. 29 Eta, jaikirik, Jesus herritik kanpora bota eta herria jasoa zegoen mendiko amildegi batera eraman zuten, handik behera jaurtitzeko. 30 Baina Jesus haien artetik igaro eta bere bidetik joan zen.