Jesus tentaldian garaile

(Mt 4,1-11; Mk 1,12-13)

1 Jesus Espiritu Santuaz* 4,1 Espiritu Santua: Lukas da bereziki Espiritu Santuaren ebanjelaria. Maiz aipatzen du Espirituaren eragina, bai Jesusi dagokionez (ik. 1,35; 4,1.14.18; 10,12; 24,49), bai fededunari (ik. 11,13; 12,10-12) eta bai Elizari dagokionean ere (ik. Eginak).betea itzuli zen Jordandik. Espirituak eramanik, basamortuan barrena ibili zen 2 berrogei egunez, deabruak tentatzen zuela. Egun haietan ez zuen ezer jan, eta azkenean gosetu egin zen. 3 Deabruak esan zion, orduan: –Jainkoaren Semea zarenez, agindu harri honi ogi bihurtzeko. 4 Jesusek erantzun zion: –Liburu Santuan idatzia dago: Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi. 5 Ondoren, deabruak, toki garai batera eramanik, munduko erreinu guztiak erakutsi zizkion une batean 6 eta esan zion: –Hara, neureak ditut erreinu ahaltsu eta aberats guztiok eta nahi dudanari eman diezazkioket. 7 Beraz, adoratzen banauzu, zeuretzat izango dituzu. 8 Jesusek erantzun zion: –Idatzia dago: Adoratu Jauna, zeure Jainkoa, eta bera bakarrik gurtu. 9 Orduan, Jerusalemera eraman zuen deabruak eta, tenpluaren goreneko ertzera jasorik, esan zion: –Jainkoaren Semea zarenez, bota zeure burua hemendik behera, 10 idatzia baitago: Bere aingeruei aginduko die zu zaintzeko. 11 Besoetan eramango zaituzte, harriekin estropezu egin ez dezazun. 12 Baina Jesusek erantzun: –Agindua dago: Ez tentatu Jauna, zeure Jainkoa. 13 Orduan, bere tentazio guztiak agorturik, deabruak alde egin zuen Jesusengandik, hurrengo egokiera arte* 4,13 hurrengo egokiera arte: Deabruak nekaldikoan erasoko dio hurrena Jesusi (ik. 22,3.53)..