Jesus Pilatoren aurrean

(Mt 27,1-2.11-14; Mk 15,1-5; Jn 18,28-38)

1 Altxatu ziren denak eta Pilatogana eraman zuten Jesus. 2 Han, salatzen hasi zitzaizkion: «Gure nazioa nahaspilatzen harrapatu dugu gizon hau; enperadoreari zergak* 23,2 zerga: Ik. Mk 12,14 oh.ordaintzea galarazten du eta bera Mesias, erregea, dela esaten». 3 Pilatok galdetu zion: –Zu al zara juduen erregea? Jesusek erantzun zion: –Zeuk diozu. 4 Pilatok apaizburu eta jende-taldeari esan zien: –Nik ez dut gizon hau kondenatzeko batere arrazoirik aurkitzen. 5 Baina haiek, behin eta berriro: «Judea osoan barrena herria asaldatzen ari da bere irakaspenez; Galilean hasi zen eta honaino iritsi da».