Jesus Pilatoren aurrean

(Mt 27,1-2.11-14; Mk 15,1-5; Jn 18,28-38)

1 Altxatu ziren denak eta Pilatogana eraman zuten Jesus. 2 Han, salatzen hasi zitzaizkion: «Gure nazioa nahaspilatzen harrapatu dugu gizon hau; enperadoreari zergak* 23,2 zerga: Ik. Mk 12,14 oh.ordaintzea galarazten du eta bera Mesias, erregea, dela esaten».