56 Neskame batek, Pedro sutondoan eseria ikustean, begira jarri eta esan zuen: –Hau ere Jesusekin zebilen. 57 Baina hark ukatu, esanez: –Emakume, ez dinat ezagutzen hori. 58 Handik berehala, beste batek ikusi eta esan zion Pedrori: –Hi ere haietakoa haiz. Pedrok, orduan: –Ez, mutil! 59 Handik ordubete ingurura, beste batek berriro esan zuen: –Bai, hau ere Jesusekin bizi huen, galilearra* 22,59 galilearra: Mt 26,73 atalean Pedrori bere hizketa-doinuarengatik antzeman ziotela esaten zaigu.duk eta. 60 Pedrok erantzun zuen: –Ez zekiat zertaz ari haizen, mutil! Eta une berean, oraindik hizketan ari zela, oilarrak jo zuen. 61 Itzuli zen Jauna eta Pedrori begiratu zion. Gogoratu zitzaion Pedrori Jaunak esandakoa: «Gaur oilarrak jo baino lehen, hiru aldiz ukatuko nauzu», 62 eta, kanpora irtenik, negarrari eman zion saminki.