Pedrok Jesus ukatu
(Mt 26,57-58.69-75; Mk 14,53-54.66-72; Jn 18,15-18.25-27)
Pedrok Jesus ukatu
(Mt 26,57-58.69-75; Mk 14,53-54.66-72; Jn 18,15-18.25-27)
54 Jesus preso hartu eta apaiz nagusiaren etxera eraman zuten. Pedrok urrutitik jarraitzen zion. 55 Batzuk patio erdian sua piztu eta haren inguruan eseri ziren, eta haien artean eseri zen Pedro ere. 63 Jesus preso zeukatenak isekaz ari zitzaizkion eta joka. 64 Begiak estalirik, honela galdetzen zioten: «Asma ezak, profeta, nork jo hau?» 65 Eta beste hitz iraingarri asko esaten zioten. Jesus judu-biltzarraren aurrean
(Mt 26,59-66; Mk 14,55-64)
Jesus judu-biltzarraren aurrean
(Mt 26,59-66; Mk 14,55-64)
66 Eguna zabaldu zuenean, herriko zaharren kontseilua, apaizburuak eta lege-maisuak bildu ziren, eta Jesus Biltzar Nagusira eraman zuten. 67 Honela esan zioten: –Mesias baldin bazara, esaguzu. Hark erantzun: –Baietz esaten badizuet, ez didazue sinetsiko 68 eta, galdetzen badizuet, ez didazue erantzungo. 69 Baina hemendik aurrera Gizonaren Semea Jainko ahalguztidunaren eskuinean eseritaegongo da. 70 Orduan, denek esan zuten: –Zu zara, beraz, Jainkoaren Semea? Hark erantzun zien: –Zeuek diozue, neu naiz. 71 Haiek, orduan: –Ba ote dugu lekuko beharrik? Geuk entzun diogu bere ahotik.