Alargun behartsuaren eskaintza

(Mk 12,41-44)

1 Begira zegoela, aberats batzuk ikusi zituen Jesusek tenpluko dirutegian limosna botatzen. 2 Ikusi zuen emakume alargun behartsu bat ere bi sos* 21,2 sos: Ik. Mk 12,42 oh.botatzen, 3 eta esan zuen: «Benetan diotsuet: Alargun behartsu honek beste guztiek baino gehiago bota du. 4 Izan ere, beste horiek guztiek sobera dutenetik egin dute limosna; honek, ordea, bere eskasian, bizitzeko zeukan guztia eman du».