Jakintsuaz
1 Nor jakintsua adinakoa?Nork daki gauzen zergatia argitzen?
Jakinduriak argitzen dio
gizakiari aurpegia,
eta bekozkoa aldatzen.
2 Bete itzazu erregearen esanak,
hala egin baitzenion zin
Jainkoaren aurrean.
3 Ez arbuiatu erregearen nagusigoa* 8,3 Ez arbuiatu erregearen nagusigoa: H.h., Ez alde egin azkar erregearen aurretik. Testu iluna da; honela ere itzul daiteke: Lehia zaitez erregearen esanak betetzera.,
eta ez jardun gaiztakerian,
nahi duen guztia
egiten baitu erregeak.
4 Honen esana, izan ere,
ahalmen handikoa;
nork galdetu hari zertan ari den?
5 Agindua bete dezanak
ez du inolako txarrik izanen;
jakintsuak badaki noiz eta zer egin.
6 Arazo guztientzat daude
aldi eta era bereziak;
gizakiarentzat, berriz, atsekabe ugari.
7 Izan ere, inork ezin jakin
zer gertatuko den.
Adieraz ote diezaioke norbaitek?
8 Gizon-emakumeak ezin izan
beren bizi-arnasaren jabe* 8,8 ezin izan… jabe: H.h., haizea menderatu. Eskuizkribu batzuek ezta lotu ere eransten dute.;
ezin egin ihes heriotza-egunari,
ezin alde egin borrokaldi honetatik.
Gaiztakeriak ez du salbatuko
gaiztoa.
9 Hauen guztien berri izan dut,
eguzkipean egin ohi diren
lan guztiak
aztertzen saiatu naizenean,
kalte eginez, gizakiak gizakia
menderatzen duenean.
Zuzenaren eta gaiztoaren saria
10 Era berean, ikusia dutnola lurperatu dituzten gaiztoak;
toki santutik urruti bizi izan ziren;
hala ere, hirian ahaztu egin zuten
haien jokabidea* 8,10 toki santutik… haien jokabidea: Testu iluna. Honela ere itzul daiteke: Hauek izanak ziren maiz toki santuan (tenpluan); hirian (Jerusalemen) ahaztu egin zitzaien haien jokaera..
Hau ere zentzugabekeria!
11 Izan ere,
gaiztakeriaren aurkako epaia
berehala betetzen ez delako,
makurkeria egiteko gogoz
bete ohi da
gizon-emakumeen bihotza.
12 Hamaika gaiztakeria egin ohi du
bekatariak!
Baina luzaz bizi da.
Hala ere, badakit:
«Jainkoari begirune eta lotsa
diotenei ongi doakie.
13 Gaiztoak ez du onik izango
eta ez du bere bizia luzatuko
itzal bat adina,
ez baitio begirunerik Jainkoari».
14 Lurrean, ordea,
beste zentzugabekeria hau
gertatu ohi da:
zenbait gizaki zuzenek
gaizkileei dagokien zoria dute,
eta zenbait gizaki gaiztok
ongileei dagokiena.
Nire ustez, hau
guztiz zentzugabekoa da.
15 Gora, bada, alaitasuna!
Ez baitu gizakiak
eguzkipean beste onik,
jan, edan eta gozatzea baizik.
Horixe bakarrik atera dezake
bere eginahaletik,
Jainkoak mundu honetan bizitzeko
eman dizkion egunetan.
Inork ulertzen ez Jainkoak egina
16 Gogotik saiatu naiz jakintsu izateneta lurrean egin ohi diren jarduerak
ulertzen.
Gau eta egun, begirik bildu gabe,
ari izaten dira gizon-emakumeak.
17 Baina, ikusi dudanez,
Jainkoak eguzkipean ari dituen
egintza guztietarik bat ere
ezin dute gizon-emakumeek
garbi ulertu.
Zenbat eta gehiago saiatu
egintza horien arrazoi bila,
hainbat eta nekezago
aurkituko dute.
Jakintsuak berak,
badakiela esanik ere, ez du ulertzen.