Bizitzan arriskatu beharra
1 Itxuraz galduan bada ere,hartzazu zereginen bat,
luzarora izango baituzu etekina* 11,1 Itxuraz… etekina: H.h., Jaurti zeure ogia ur-azalera, handik luzarora aurkituko baituzu. Honela itzultzen dute batzuek: Eman itzazu zeure ondasunak itsas merkataritzan, luzarora aterako baitiezu etekina..
2 Banatu zeure ondasunak zazpien,
baita zortzien* 11,2 Banatu… zortzien: Tx. honen esanahia honela adieraz daiteke: Inberti itzazu zeure ondasunak negozio askotan; edota: eman zeure ondasun-zatiak adiskide askori. Izan ere, zazpi zenbakia asko-ren irudi da. Gainera, zortzia aipatzen da, askori baino gehiagori esan nahiz., artean ere,
ez baitakizu nolako ezbeharra
etor daitekeen lurrera.
3 Hodeiek, aseak daudelarik,
euria egin ohi dute lur gainera.
Zuhaitza,
hegorantz nahiz iparrerantz erori,
han geldituko da,
erori den tokian.
4 Haizeari begira dagoenak
ez du ereiten,
ezta lainoei begira dagoenak ere
uztarik biltzen.
5 Bizi-arnasa haurdunaren sabelean
nola sartzen den
eta haurra nola
hezurmamitzen den
ez dakizun bezala,
ez dakizu ere nola diharduen
gauza guztien egile den Jainkoak.
6 Erein goizean zeure hazia,
eta arratsaldean ere ez egin opor,
ez baitakizu ereinaldi bietan
zein izanen duzun hoberena,
ezta bata bestea bezain ona
izango den ere.
Bizitza ederra da
7 Bai eztia egun-argia,eta bai atsegina begientzat
eguzkia ikustea!
8 Gizonak, urte luzez bizi baledi ere,
bizi bitza denak alai;
baina oroit bedi
aldi ilunak ere ugari direla.
Gertatzen den guztia huskeria da.
9 Alai hadi, mutil,
gazte haizen bitartean,
izan zoriontsu heure gaztaroan,
jarrai hakie heure bihotzari
eta heure begien grinari.
Ez ahaztu, ordea,
horien guztien kontua
eskatuko diala Jainkoak auzian.
10 Bota heure bihotzetik kezkak,
uxa heure gorputzetik gaitza,
gaztetasuna eta gaztaroa
agudo joaten baitituk.