Etsaiak ateetan

1 Egizue ihes Jerusalemdik,
benjamindarrok,
jo turuta Tekoan* 6,1 benjamindarrok: Benjamin, Jakoben seme gazteenaren leinua, Judaren iparraldean zegoen kokatua; badirudi hemen aipatzen diren benjamindarrak Jerusalemen babesturik zeudela. // Tekoa: Amos profetaren jaioterria, Jerusalemdik hegoaldera; inguruan egon behar zuen Bet-Kerem toki ezezagunak ere. Erasoa iparraldetik datorrenez gero, ihesbidea hegoaldea da. Jatorrizkoan hitz-jokoa egiten da turuta jo eta Tekoa hitzen artean.,
egin seinaleak Bet-Keremen,
iristear baitago
iparraldetik ezbeharra,
izugarrizko hondamendia.
2 Sion,
neskatxa* 6,2 Sion, neskatxa: H.h., Sion alaba; ik. 4,31 oh.lirain eta atsegin hori,
zureak egin du!
3 Hortxe sartzen dira etsaiak,
artzainak artaldeekin bezala:
txabolak jartzen dituzte
inguru guztian,
nor bere larreaz jabetuz.
4 Honela diote:
«Deklara diezaiogun
gerra* 6,4 gerra: Gerra santua da, Jaunaren izenean egiten dena, alegia, nahiz eta hemen beraren herriaren kontra izan, herria zigortzeko Jaunak erabakia, hain zuzen.Jerusalemi!
Ea, eraso diezaiogun egun-argiz!
Baina, tamalez, eguna beherantz doa,
arratsaldeko itzalak luzatuz.
5 Ea, bada! Eraso diezaiogun gauez!
Eraits ditzagun horren jauregiak!»
6 Honela dio Jaun ahalguztidunak:
«Ebaki zuhaitzak,
egin betelana Jerusalemi erasotzeko.
Hiria zigortzea erabaki dut,
zapalkuntza baita nagusi bertan.
7 Putzuari ura dario,
eta Jerusalemi gaiztakeria.
Indarkeri eta bidegabekeri hotsa
entzuten da bertan,
kolpeak eta zauriak
begi aurrean beti.
8 Zentza zaitez, Jerusalem,
zuregandik urrun ez nadin,
basamortu
eta bizilagunik gabeko lurralde
bihur ez zaitzadan».
9 Honela dio Jaun ahalguztidunak:
«Bildu bizirik gelditutako
israeldarrak,
bat bera utzi gabe,
biltzaileek
mahats-mordoak bezala».
10 Orduan, esan nuen:
«Nori hitz egingo diot?
Norengana jo, entzun diezadan?
Sorgortuta daude,
ez dira entzuteko gauza.
11 Baina ni ere Jaunaren suminaz
betea nago,
ezin diot gehiago eutsi».
Jaunak esan zidan:
«Isuri sumina kaleetan
umeen eta gazteen gain.
Senar eta emazteak,
zahar eta agureak,
denak eramango dituzte.
12 Haien etxe, alor eta emazteak
arrotzen eskuetara aldatuko dira.
Bai, herrialde honetako
jendearen aurka
luzatuko dut eskua.
Hala diot nik, Jaunak.
13 Denak, txiki eta handi,
irabazi-gose dira,
apaizak eta profetak
faltsukeriari emanak.
14 Nire herriaren zauria
azaletik sendatu nahi dute.
“Dena ongi doa, oso ongi” diote,
baina ez doa ongi, ez.
15 Lotsatu egin behar lukete
beren egintza higuingarriengatik;
baina ez dira batere lotsatzen,
ez dakite lotsa denik ere.
Horregatik, erori egingo dira,
besteak bezalaxe,
lur joko dute nire zigorraldian.
Nik, Jaunak, esana».

Israelen seta

16 Honela diotso Jaunak bere herriari:
«Geldi zaitezte bidean,
aztertu,
galdegin antzinako jokabideaz* 6,16 antzinako jokabidea: Hau da, herria Jaunaren hitzari leial zitzaion garaiko jokabidea.,
biderik onena zein den jakiteko;
jo bertatik,
eta aurkituko duzue atsedena.
Zuek, ordea,
“Ez dugu jarraitu nahi”
erantzuten duzue.
17 Zaintzaileak ere jarri nizkizuen,
esanez:
“Egon adi turutaren hotsari!”
Baina zuek erantzun:
“Bost axola guri!”
18 Horregatik, hau diot nik, Jaunak:
Entzun, herriok,
jakin zuk ere,
Israelgo elkarte horrek,
zer gertatuko zaizun.
19 Entzun, mundu guztiak:
Zoritxarra dakart herri honetara,
beronen burubide gaiztoen
ondorioz,
ez baitituzte nire hitzak
aintzat hartu,
nire legea mespretxatu egin dute.
20 Zertarako dut nik
Sabako* 6,20 Saba: Ik. 1 Erg 10,1 oh.intsentsua,
zertarako urrutiko lurraldeetako
kanabera usaintsua?
Ez ditut atsegin zuen erre-opariak,
ez ditut gogoko zuen sakrifizioak.
21 Horregatik, hau diot nik, Jaunak:
Oztopoak jarriko dizkiot
herri honi,
estropezu egin dezan.
Gurasoak eta seme-alabak,
lagunak eta auzokoak,
denak hilko dira».

Berriro iparraldeko erasotzailea

22 Honela dio Jaunak:
«Begira, herri bat dator
iparraldetik* 6,22 iparraldetik: Ik. 1,14 oh.,
nazio handi bat abiatu da
munduaren azken muturretik.
23 Gezi-uztaiez eta lantzaz
armatuak datoz;
ankerrak dira eta gupidagabeak;
itsas orroa bezalako deiadarrez,
zaldiz datoz,
borrokarako lerroturik,
zure aurka,
Sion hiri eder* 6,23 Sion hiri eder: Ik. 4,31 oh.».
24 Jerusalemen jendeak dio:
«Horren berri jakitean,
indarge gaude, estu eta larri,
emakumea erdiminetan bezala.
25 Ez irten landara,
ez ibili bideetan!
Hor dago etsaia armaturik,
nonahi beldurra nagusi!»
26 Jerusalem* 6,26 Jerusalem: H.h., Ene herriko alaba. Ik. 4,11 oh., estali dolu-jantziz,
irauli hautsetan,
egin dolu seme bakarraren
heriotzakoan bezala,
egin negar saminki,
bat-batean etorriko baita
hondatzailea zure gainera.
27 Jaunak esan zidan: «Neure herriaren aztertzaile izendatzen zaitut; azter ezazu zein den haren jokabidea.
28 «Errebeldeak dira guztiak,
izen onaren kentzaile;
kalitate txarreko
brontze eta burdina dira.
29 Suari indartsu haize emanez
metalari zaborra kentzen zaio.
Baina alferrik da
haiek garbitzen aritzea:
egite txarrak ez zaizkie joaten.
30 “Zilar mespretxagarri”
deituko dituzte,
mespretxatu egin baititut nik,
Jaunak».