ERREGE ETA PROFETEN AURKAKO MEZUAK (21,1–24,10)

Sedekias erregeari

1 -2 Sedekias erregeak Malkiasen seme Paxhur eta Maaseiasen seme Sofonias* 21,1-2 Sedekias erregea: Josiasen hirugarren semea eta Judako azken erregea (ik. 1,3 oh. eta 2 Erg 24,17–25,7). // Paxhur: 38,1-4 pasartean Jeremiasen heriotza eskatuko du; ez da Jer 20,1 tx.eko Paxhur apaiza; Sofonias apaiza, berriz, 29,25; 37,3 eta 52,24-27 pasarteetan azalduko da berriro.bidali zizkion Jeremiasi esatera: «Mesedez, galdegiozu Jaunari gure partetik; izan ere, Babiloniako errege Nabukodonosor erasoan ari zaigu. Agian Jaunak bere mirarietako bat egingo digu eta alde egitera behartuko du Nabukodonosor». Orduan, Jaunak bere mezua adierazi zion Jeremiasi, 3 eta honek erantzun zien: «Esaiozue Sedekiasi 4 Jaunak, Israelgo Jainkoak, dioena: Harresiz kanpotik setiatzen ari zaizkizuen Babiloniako errege eta gudarostearen aurka borrokatzeko darabiltzazuen armak zeuen kontra bihurtuko ditut, eta babiloniarrak hiri honen erdian bilduko* 21,4 eta babiloniarrak… bilduko: Esaldia ez da argia. Honela ere uler daiteke: eta hirian pilatuko ditut (armak).. 5 Neu borrokatuko naiz zuen aurka ahalmen handiz eta esku bizkorrez, haserre-suminez eta amorru biziz. 6 Hirian bizi diren guztiak zaurituko ditut, gizaki nahiz abere, eta izurrite beldurgarriz hilko dira. 7 Gero, Judako errege Sedekias, funtzionarioak eta izurrite, gerrate eta gosetearen ondoren bizirik gelditutako hiritarrak, Nabukodonosorren esku eta haiek hil nahian dabiltzan etsaien esku utziko ditut. Ezpataz hilko ditu Nabukodonosorrek, barkamenik, errukirik eta gupidarik gabe. Nik, Jaunak, esana».

Herriari

8 Herriari, berriz, mezu hau adierazteko agindu zion Jaunak Jeremiasi: «Egokiera ematen dizuet bizia ala heriotza aukeratzeko. 9 Hirian gelditzen dena ezpataz, gosez edo izurriz hilko da. Baina hiritik irten eta hiria setiatzen ari diren babiloniarrengana igarotzen dena bizirik aterako da. 10 Izan ere, hiri honen gain ezarri ditut begiak, baina ez beraren onerako, kalterako baizik: Babiloniako erregearen esku utziko dut eta honek erre egingo du. Nik, Jaunak, esana».

Erregearen familiari

11 Judako erregearen familiarentzat mezua:
«Entzun Jaunaren hitza,
12 Daviden ondorengook!
Hau dio Jaunak:
Ardura zaitezte egunero
justizia egiten;
askatu zapaldua
zapaltzailearen eskutik.
Bestela,
sua bezala piztuko da nire haserrea,
erre egingo zaituzte
zeuen egintza gaiztoengatik
eta ezin izango du inork itzali.
13 Hara, zure aurka noa,
haranaren gainaldean,
harkaitza bezain tinko
lautadaren gainaldean zauden
errege-jauregi horren aurka* 21,13 haranaren… aurka: H.h., haranean bizi zaren, lautadako harkaitz horren aurka; segur aski, errege-jauregia adierazten duten irudiak dira. Jauregia, bailara bere azpian zuen Ofel harkaitzaren gainean eraikia zen..
“Nork guri eraso? –diozue–.
Nor iritsi gure gordelekuetara?”
14 Neuk emango dizuet
zeuen egiteek merezitako zigorra;
su emango diot jauregiari
basoari bezala* 21,14 jauregiari basoari bezala: H.h., haren basoari; seguruen, basoak errege-jauregia adierazten du, beraren zedrozko zutabeak eta zureria zirela eta (ik. 22,6-7 eta 1 Erg 7,2).,
eta suak inguru guztiak
kiskaliko ditu.
Nik, Jaunak, esana».