1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
Judako herriaren bekatua
1 «Judaren bekatuaburdinazko eztenaz idatzia dago,
diamantezko puntaz zizelkatua,
bere bihotz barruan,
bere aldare-ertzetako adarretan* 17,1 aldare-ertzetako adarrak: Ik. Ir 27,2 oh. 1-3 zatian herriaren idolatriazko jardueraren azalpena egiten da (ik. 2,20 oh.)..
2 Seme-alabak bezain
gogoangarri dituzte
aldare eta zutoin sakratuak,
zuhaitz handien azpian
eta muino-gailurretan,
3 mendian eta landan eraikitakoak.
Judako herri hori,
etsaien esku jarriko ditut
zure aberastasunak eta altxorrak,
lurralde osoan zehar,
sasikultu-lekuetan,
egin duzun bekatuagatik.
4 Utzi egin beharko duzu
eman nizun ondarea* 17,4 Utzi… ondarea: Jatorrizko testua iluna den arren, esanahia argi dago: alegia, herriak, bere bekatuagatik, galdu egingo duela ondaretzat hartua duen lurraldea..
Zeure etsaien esklabo egingo zaitut
ezagutzen ez duzun lurralde batean,
nire haserrearen sua harrotu baituzu
itzalezineko sugarretan».
Egiazko eta gezurrezko konfiantza
5 Honela dio Jaunak:«Madarikatua
konfiantza gizakiagan duena,
giza indar hutsean oinarritzen dena
eta niregandik urruntzen!
6 Basamortuko zuhaixkaren
antzeko da:
ez du sasoi onik izango,
lur idorretan landatua,
biziezineko lur gazitan.
7 «Bedeinkatua
konfiantza niregan duena,
euskarri ni nauena!
8 Ur ondoan landaturiko
zuhaitzaren antzeko da:
ur bizigarrietara
zabalduko ditu sustraiak,
sargoriari ez dio beldurrik:
haren hostoak beti berde;
lehorte-urtean ere hura lasai,
ez dio uzten fruitua emateari.
9 «Ez da ezer giza bihotza baino
maltzurragorik, sendaezinagorik.
Nork antzeman berari?
10 Neuk, Jaunak,
ikertzen eta aztertzen ditut
gizakiaren buru-bihotzak,
nori bere jokaeraren ordaina,
bere egiteen merezia emateko.
11 «Bidegabeki aberasten dena
besteren arrautzak berotzen dituen
hegaztiaren antzeko da:
sasoirik onenean
ihes egingo dio aberastasunak,
eta azkenean txorotzat hartuko dute».
Profetaren otoitza
12 Gure santutegia tronu ospetsua,hasieratik goian ezarria.
13 Zu zara, Jauna, Israelen itxaropena!
Zapuzten zaituztenek
porrot egingo dute;
zuregandik urruntzen direnak
kondenaturik daude,
ur bizien iturria –zu, Jauna–
zapuztu dutelako.
14 Jauna, senda nazazu
eta sendatua geldituko naiz,
salba nazazu
eta salbatua izango.
Zu zaitut goresten!
15 Jendeak esaten dit:
«Non dira, bada,
Jaunaren mehatxuak?
Bete bitez!»
16 Nik ez diot muzin egin
profeta izateari* 17,16 profeta izateari: H.h., zure ondoren artzain izateari; halere, testua iluna da; zenbaitek honela itzultzen du esaldi osoa: Nik ez zaitut behartu zoritxarra bidaltzera.;
halere,
ez dut opa izan zoritxar-egunik.
Badakizu zuk hori, neure eskariak
aurrez aurre egin dizkizut eta.
17 Ez zaitez izan niretzat beldurgarri,
zu,
zoritxarrean babes zaitudan hori!
18 Huts eragiezu
erasoka ari zaizkidanei,
eta ez niri;
jo bitza haiek beldurrak,
eta ez ni.
Bidali haiei zoritxarra,
suntsi itzazu, suntsi erabat.