1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
Idoloak eta egiazko Jainkoa
1 Entzun, Israel herri, Jaunak iragartzen dizun mezua.2 Hau dio Jaunak:
«Ez egokitu jentilen ohituretara,
ez izan zeruko seinaleen beldur,
atzerritarrek ohi duten bezala.
3 Herri horien erlijioa
hutsaren pareko:
horien idoloak
basoan ebakitako egur-puskak dira,
artisauaren eskuak zizelez landuak,
4 urre eta zilarrez apainduak
eta iltzez eta mailuz josiak,
eror ez daitezen.
5 Meloi-soroko txorimalo dirudite:
ez dakite hitz egiten
eta garraiatu egin behar dituzte,
ez baitira ibiltzeko gauza.
Ez izan horien beldur:
ezin dute kalterik egin,
ezta onik ere».
6 Ez da zu bezalakorik, Jauna!
Handia zara zu,
handiak zure izena eta indarra.
7 Nork ez dizu begirune izango,
herrien Errege?
Zuri bakarrik zor zaizu hori!
Ez duzu parekorik
herrietako jakintsu
eta erregeen artean.
8 Inozoak eta zentzugabeak
dira denak:
zurezko idoloetara doaz
ikasbide hartzera!
9 Beraien idoloak
artisau eta zilarginen lan dira,
Tarsisko zilarrez
eta Ufazko* 10,9 Tarsis: Ik. Ez 27,12 oh. // Ufaz: Toki ezezaguna; agian Ofir-en, Biblian urrearen lurraldetzat hartzen denaren, ordez dago (ik. 1 Erg 9,28).urrez estaliak,
purpura more eta gorriz jantziak.
10 Jauna, berriz, egiazko Jainkoa da,
Jainko bizia eta betiereko Erregea:
hura haserretzean, lurrak dardara;
nazioek ezin diote eutsi
haren haserre-suminari. 11 Horregatik, esan atzerritarrei: «Zeru-lurrak egin ez dituzten jainkoak desagertu egingo dira mundutik, zerupeko lurralde guztietatik* 10,11 Tx. hau, atzerritarrei zuzendua, arameeraz idatzia dago, garaiko nazioarteko hizkuntzan, alegia.».
Kreatzaileari gorazarrea
(51,15-19)
12 Jaunak bere ahalmenaz egin du lurra,bere jakinduriaz ezarri mundua,
bere adimenaz zabaldu zerua.
13 Haren aginduz
urak zeruan pilatzen dira,
hodeiak zerumugan gora igotzen,
erauntsiak tximistaka lehertzen,
haizea bere gordelekuetatik
ateratzen.
14 Orduan, gizaki oro
zoraturik gelditzen da, ulertezinik;
zilargina idoloez lotsaturik,
gezurrezkoak baitira,
arnasarik gabeko irudi,
15 zentzugabeko eta barregarri;
Jaunak hondatuko ditu
kontuak hartzeko egunean.
16 Besterik da Jakoben Jainkoa,
bera baita gauza guztien egilea
eta Israel bere ondaretzat
hautatu duena.
Jaun ahalguztiduna, hori du izena!
Gure oihal-etxola hondatua
17 Jerusalemgo bizilagunok,setiaturik zaudete!
Bildu zeuen gauzak
eta atera lurraldetik.
18 Honela dio Jaunak:
«Begira, oraingo honetan
urrutira jaurtiko ditut
herrialde honetako bizilagunak.
Estu hartuko ditut,
ezin izango da inor libratu* 10,18 Estu… libratu: Esaldia iluna da jatorrizkoan eta esanahia eztabaidagarria.».
19 Orduan, herriak oihu:
«Ai ene, hau hondamena gurea!
Sendagaitza gure zauria!
Eta gu, gaitz eramangarria
izango zelakoan!
20 Hondatua dago gure oihal-etxola,
lokarri guztiak etenda.
Seme-alabak kendu dizkigute,
ez da bat ere gelditu
gure etxola jasotzeko,
oihalak zabaltzeko.
21 Gure gobernariek* 10,21 gobernariek: H.h., artzainek; ik. 2,8 oh.
burua galdu dute,
ez diote Jaunari kontsulta egiten.
Horregatik, porrot egiten dute,
eta horiek gidaturiko herria
sakabanaturik dabil».
22 Entzun mezu hau:
Badator herri bat
iparraldetik istilu handiz,
Judako hiriak
basamortu eta txakal-zulo
bihurtzera.
Profetaren otoitza
23 Badakit, Jauna,gizakia ez dela
bere jokabidearen jabe,
ezin duela aukeratu bere ibilbidea.
24 Zentza gaitzazu* 10,24 Zentza gaitzazu: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak Zentza nazazu dio.neurriz,
ez haserrez,
ez gaitzazun ezereztu.
25 Hustu zeure sumina
aintzat hartzen ez zaituzten
eta dei egiten ez dizuten
nazioen gain,
Jakoben herria irentsi baitute,
lurraldea hondatu.