Jesus ur gainean oinez
(Mt 14,22-27; Mk 6,45-52)
16 Arratsean, Jesusen ikasleak aintzirara jaitsi 17 eta, txalupara igorik, aintziraz beste aldera abiatu ziren, Kafarnaumerantz. Iluna zen jadanik, eta artean Jesus ez zen beraiekin. 18 Aintzira haserretzen ari zen, haize handia zebilen eta. 19 Bospasei kilometro* 6,19 Bospasei kilometro: H.h., 25 edo 30 estadio.arraunean egin ondoren, Jesus ur gainean oinez eta txaluparantz hurbiltzen ikusi zuten, eta beldurrak hartu zituen. 20 Jesusek, ordea, esan zien: «Neu naiz. Ez beldurtu!» 21 Haiek, orduan, txalupan hartu nahi izan zuten, baina txalupa berehala iritsi zen zihoazen tokira.