1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21

Pedrok Jesus ukatu

(Mt 26,58.69-70; Mk 14,54.66-68; Lk 22,55-57)

Pedrok Jesus ukatu

(Mt 26,58.69-70; Mk 14,54.66-68; Lk 22,55-57)

15 Simon Pedro eta beste ikasle bat* 18,15 beste ikasle bat: Zenbaiten iritziz, Jesusek maite zuen ikaslea bera da (ik. 13,23; 19,26; 20,2; 21,7.20).Jesusen ondoren joan ziren. Ikasle hau apaiz nagusiaren ezaguna zen, eta Jesusekin batera sartu zen apaiz nagusiaren jauregiko patiora; 16 Pedro, ordea, kanpoan gelditu zen, ate ondoan. Atera zen, orduan, apaiz nagusiaren ezaguna zen ikaslea eta, atezainari hitz egin ondoren, Pedro sarrarazi zuen. 17 Atezain zegoen neskameak esan zion Pedrori: –Ez al haiz hi ere gizon horren ikasleetakoa? Pedrok erantzun: –Ez, ez naun. 18 Morroiak eta guardiak sua egin eta berotzen ari ziren, hotz baitzegoen. Pedro ere haiekin zegoen berotzen.

Pedrok Jesus ukatu berriro

(Mt 26,71-75; Mk 14,69-72; Lk 22,58-62)

Pedrok Jesus ukatu berriro

(Mt 26,71-75; Mk 14,69-72; Lk 22,58-62)

25 Bitartean, Simon Pedro sutondoan zegoen berotzen, eta galdetu zioten: –Ez al haiz hi ere horren ikasleetakoa? Hark ukatu egin zuen, esanez: –Ez, ez nauk. 26 Apaiz nagusiaren morroietariko batek, Pedrok belarria moztu zionaren ahaideak, esan zion: –Nola ezetz! Neuk ikusi hindudan baratzean horrekin. 27 Baina Pedrok ukatu egin zuen berriro, eta berehala oilarrak jo zuen.