1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21

Jesus Jerusalemen sartu Mesias bezala

(Mt 21,1-11; Mk 11,1-11; Lk 19,28-38)

12 Biharamunean, jaietarako Jerusalemera etorria zen jendetza handia, Jesus zetorrela jakitean, 13 palma-adarrak harturik, bidera atera zitzaion, eta oihuka hasi: «Hosanna* 12,13 Hosanna: Ik. Mk 11,9 oh.! Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena!Bedeinkatua Israelen erregea!» 14 Eta Jesus, astotxo bat aurkiturik, gainean jarri zen, Liburu Santuak dioen bezala:
15 Ez beldur izan, Sion hiri eder!
Hara, badatorkizu zeure erregea,
astakume baten gainean eseria.
16 Haren ikasleak ez ziren orduan profezia honetaz jabetu, baina gero, Jesusen Jainko-aintza azaldu zenean, konturatu ziren Liburu Santuak zioen huraxe egin ziotela Jesusi.