Joan 1
Hurrengoa →
Joan Bataiatzailearen testigantza
(Mt 3,1-12; Mk 1,2-8; Lk 3,15-17)
19 Judu-agintariek* 1,19 Judu-agintariak: Jatorrizkoak Juduak dio soilik. Noizbehinka, Israel herriko kideak adierazten ditu hitzak (3,25; 4,9.22); baina gehienetan zentzu negatiboa du, Jesus onartzen ez duten judu-agintariak adierazten dituelarik batik bat.apaiz- eta lebitar-talde bat bidali zioten Joani Jerusalemdik nor zen galdetzera. 20 Hark argi eta garbi aitortu zuen: –Ni ez naiz Mesias. 21 –Orduan, zer? Elias zara? –galdetu zioten. Joanek erantzun: –Ez. –Etortzekoa den profeta* 1,21 Etortzekoa den profeta: Dt 18,15 testuan oinarriturik Jesusen garaiko juduek azken aldietako profeta, Moises berri bat, espero zuten.zara? Hark erantzun: –Ez. 22 Berriro galdetu zioten: –Nor zaitugu, bada? Bidali gaituztenei erantzunen bat eraman behar diegu. Zer diozu zeure buruaz? 23 Joanek, Isaias profetaren hitzak aipatuz, esan zuen:–Ni, «Prestatu bidea Jaunari»
basamortuan oihuka ari denaren
ahotsa naiz. 24 Talde hartako batzuk fariseuak ziren. 25 Hauek galdetu zioten: –Beraz, Mesias ez bazara, ez Elias, ezta etortzekoa den profeta ere, nola ari zara bataiatzen? 26 Joanek erantzun zien: –Nik urez bataiatzen dut; zeuen artean baduzue, ordea, ezagutzen ez duzuen bat, 27 nire ondoren datorrena, eta ni ez naiz inor hari oinetako lokarriak askatzeko ere. 28 Hau dena Betanian* 1,28 Betania: Zenbait eskuizkribuk Betabara dio. Jordanez beste aldeko Betania hau ez da Lazaro, Maria eta Marta bizi zireneko Betania.gertatu zen, Jordan ibaiaren beste aldean, han ari baitzen Joan bataiatzen.