Joan 1
Hurrengoa →
SARRERA (1,1-51)
Jainkoaren Hitza gizon egin
1 Hasieran bazen Hitza.Hitza Jainkoarekin zegoen
eta Hitza Jainko zen.
2 Hasieran
Jainkoarekin zegoen Hitza.
3 Gauza guztiak
beronen bidez egin ziren,
eta egindakotik ezer
ez da berau gabe egin.
4 Hitzarengan zegoen bizia,
eta bizia gizakien argia zen;
5 argi horrek ilunpetan egiten du argi,
baina ilunpeek ez zuten onartu* 1,5 ez zuten onartu: Honela ere uler daiteke: ez zuten itzali/menderatu.. 6 Agertu zen gizon bat Jainkoak bidalia; Joan* 1,6 Joan: Ebanjelio honetan Joan izenak Joan Bataiatzailea esan nahi du beti.zuen izena. 7 Testigu izatera etorri zen, argiaz testigantza egitera, beraren mezuaren bidez sinets zezaten. 8 Ez zen hura argia, argiaren testigantza egin behar zuena baizik.
9 Hitza zen egiazko argia,
mundura etorriz
gizaki guztiak argitzen dituena* 1,9 Hitza… argitzen dituena: Beste zenbait itzulpen ere eman daitezke: Egiazko argia, gizaki guztiak argitzen dituena, mundura etortzeko zorian zen. Edo Hitza zen egiazko argia, mundura datorren gizaki oro argitzen duena..
10 Munduan zegoen
eta, mundua* 1,10 mundua: Mundu hitzak hiru zentzu desberdin hartzen ditu Joanengan. Batzuetan kreaturiko mundua, unibertsoa, esan nahi du (ik. 17,5); besteetan Jesusek salbatuko duen gizadia (ik. 1,29; 4,42); baina gehienetan Jainkoaren aurkakoa den oro esan nahi du (ik. 15,18-19; 17,10.14-16).haren bidez
egina izan arren,
mundukoek ez zuten onartu.
11 Bere etxera etorri zen,
baina beretarrek ez zuten onartu.
12 Onartu zuten guztiei, ordea,
berarengan sinesten dutenei, alegia,
Jainkoaren seme-alaba izateko
ahalmena eman zien.
13 Hauek* 1,13 Hauek: Antzinako zenbait lekukok singularra dakar: Hau, Hitza alegia.ez dira giza odolekoak,
ezta gizakiaren borondatez
sortuak ere,
Jainkoarengandik jaioak baizik.
14 Eta Hitza gizon egin zen
eta gure artean jarri bizitzen* 1,14 jarri bizitzen: H.h., ezarri bere etxola..
Ikusi dugu haren Jainko-aintza,
Aitarengandik
maitasun eta egiaz betea
datorren Seme bakarrari
dagokion aintza. 15 Joanek beronetaz egin zuen testigantza, oihu eginez: «Honetaz ari nintzen ni, “Nire ondoren datorrena nire gainetik dago, ni baino lehenagokoa baitzen” esan nuenean».
16 Izan ere, guztiok hartu dugu
haren betearen betetik,
eta maitasuna maitasunaren gain* 1,16 maitasuna maitasunaren gain: Hau da, etengabe haziz doan maitasuna. Beste zenbait itzulpen ere eman ohi dira: maitasunari erantzuten dion maitasuna, maitasuna maitasunaren ordez (I.B.koa I.Z.ekoaren ordez).
hartu ere.
17 Legea Moisesen bidez eman zen;
maitasuna eta egia, berriz,
Jesus Mesiasen bidez.
18 Jainkoa ez du inork inoiz ikusi;
Aitaren baitan dagoen
eta Jainko den
Seme bakarrak
eman digu haren berri.
Joan Bataiatzailearen testigantza
(Mt 3,1-12; Mk 1,2-8; Lk 3,15-17)
19 Judu-agintariek* 1,19 Judu-agintariak: Jatorrizkoak Juduak dio soilik. Noizbehinka, Israel herriko kideak adierazten ditu hitzak (3,25; 4,9.22); baina gehienetan zentzu negatiboa du, Jesus onartzen ez duten judu-agintariak adierazten dituelarik batik bat.apaiz- eta lebitar-talde bat bidali zioten Joani Jerusalemdik nor zen galdetzera. 20 Hark argi eta garbi aitortu zuen: –Ni ez naiz Mesias. 21 –Orduan, zer? Elias zara? –galdetu zioten. Joanek erantzun: –Ez. –Etortzekoa den profeta* 1,21 Etortzekoa den profeta: Dt 18,15 testuan oinarriturik Jesusen garaiko juduek azken aldietako profeta, Moises berri bat, espero zuten.zara? Hark erantzun: –Ez. 22 Berriro galdetu zioten: –Nor zaitugu, bada? Bidali gaituztenei erantzunen bat eraman behar diegu. Zer diozu zeure buruaz? 23 Joanek, Isaias profetaren hitzak aipatuz, esan zuen:–Ni, «Prestatu bidea Jaunari»
basamortuan oihuka ari denaren
ahotsa naiz. 24 Talde hartako batzuk fariseuak ziren. 25 Hauek galdetu zioten: –Beraz, Mesias ez bazara, ez Elias, ezta etortzekoa den profeta ere, nola ari zara bataiatzen? 26 Joanek erantzun zien: –Nik urez bataiatzen dut; zeuen artean baduzue, ordea, ezagutzen ez duzuen bat, 27 nire ondoren datorrena, eta ni ez naiz inor hari oinetako lokarriak askatzeko ere. 28 Hau dena Betanian* 1,28 Betania: Zenbait eskuizkribuk Betabara dio. Jordanez beste aldeko Betania hau ez da Lazaro, Maria eta Marta bizi zireneko Betania.gertatu zen, Jordan ibaiaren beste aldean, han ari baitzen Joan bataiatzen.