profeta santu* 11,1 profeta santu: Moises da.baten bidez.
Jainkoaren epaia historiaz: irteerari buruzko gogoetak (11,2–19,21)
Sarrera
2 Biziezineko basamortua zeharkatu zuteneta ibilezineko parajeetan ezarri kanpalekua;
3 aurre egin zieten etsaien gudarosteei
eta atzera eragin arerioei.
4 Israeldarrek, egarri zirela, dei egin zizuten, Jauna;
orduan, ura eman zenien harkaitz latz batetik,
egarriarentzako erremedioa harri gogorretik* 11,4 Ir 12,37–17,7 pasartean kontatzen den historia oso eskematikoki laburbildurik ematen dute 11,2-4 tx.ek; harkaitzeko uraren pasadizoa Ir 17,1-7 eta Zen 20,2-13 pasarteetan kontatzen da..
Printzipio nagusia
5 Horrela, etsaiak zigortzeko erabilitako gauza bera,beraien mesederako gertatu zen estualdian* 11,5 Bertso honek segidako hitzaldi osoaren gakoa eskaintzen digu: gauza berberaz baliatuko da Jauna –natura nahiz historiako gertakizunak berak duen helburura moldatuz– israeldarrei, bere zintzoei, mesede egiteko eta egiptoarrak, etsaiak, zigortzeko. Printzipio hau behin eta berriz errepikatuko da, era ezberdinetan, hitzaldian zehar (ik. 11,13; 16,2.24; 18,8)..
Harkaitzetik ura. Niloko ur odoltsuak
6 Inoiz agortzen ez zen ibaiko urak odol zikinez lohitu zenituen,7 israeldar jaioberriak hiltzeko
egiptoarrek emaniko aginduaren zigortzat* 11,7 aginduaren zigortzat: 11,6-7 tx.en idazkera bihurria da jatorrizkoan; egileak elkarrekin lotzen ditu lehen izurria –Niloko urak odol bihurtuak (ik. Ir 7,14-25)– eta israeldarren haurrak hiltzeko faraoiak eman zuen agindua (ik. Ir 1,22).;
zutarrei, berriz, ustekabean, ura ugari eman zenien;
8 baina aurrez egarria jasanarazi zenien,
beraien etsaiak nola zigortu zenituen erakusteko* 11,8 Egilearen ikuspuntuaren arabera, israeldarren egarria ez zen benetako zigorra izan, Jaunak egiptoarrei, edateko urik gabe gelditu zirenean, ezarri zien zigorra nolakoa izan zen ulertzeko bide baizik..
9 Izan ere, zutarrei probaren bat ezartzen zenienean
–eta proba hori errukiz zentzarazteko zen–,
jakinarazten zenien
fedegabeek zer-nolako oinazeak jasan zituzten,
hauek zeure suminez epaitu zenituenean;
10 hain zuzen, agiraka egiten duen aitak bezala
probatu zenituen zutarrak,
baina errege errukigabeak bezala
aztertu eta kondenatu zenituen besteak* 11,10 besteak: Egiptoarrak dira, 9. tx.eko fedegabeak..
11 Israeldarrengandik urruti nahiz hurbil,
era berean sufritzen zuten egiptoarrek.
12 Izan ere, tristura bikoitzak* 11,12 tristura bikoitza: 12-14 tx.en egitura eta idazkera bihurriak dira, eta tristura bikoitza zeri buruzkoa den esatea ez da erraza; agian, batetik, israeldarren artean Egipton zeudela jasandako zigorrek sortzen die tristura eta, bestetik, israeldarrei basamortuan gertaturiko mesedeen berri jakiteak.hartu zituen,
eta gertaturikoaz oroituz intzirika egiten zuten;
13 zeren eta, beraien kontra zigortzat erabilitakoa
besteentzat mesedegarri bihurtzen zela jakitean,
Jaunaren eskua sumatzen baitzuten han.
14 Behinola bertan behera utzi
eta isekaz baztertu zuten Moises hark,
azkenean, gertatuak gertatu* 11,14 gertatuak gertatu: Basamortuko uraren mirariari buruz esana (ik. 11,4 oh.), edota Ir 5,1–17,7 atalean kontatzen diren israeldarren aldeko gertakizun guztiak oro har., txundituta utzi zituen,
zintzoek ez bezalako egarria jasan behar izan baitzuten.
Jainkoaren neurritasuna egiptoarrak zigortzean
15 Egiptoarrak,beren pentsaera gaizto eta zentzugabeak desbideraturik,
adimengabeko narrasti eta piztia nazkagarriak
gurtzeraino iritsi zirenez,
zeuk ere adimengabeko animalia ugari bidaliz zigortu zenituen* 11,15 zigortu zenituen: Animalien bidez gauzaturiko izurriak Ir 7,26–8,28 eta 10,12-19 pasarteetan kontatzen dira. Eten luze baten ondoren, autorea gai honetara itzuliko da berriro 16,1-4 zatian.,
16 jakin zezaten, zeren bidez bekatu egin,
haren bidez hartzen dela zigorra.
17 Zure esku ahalguztidunak,
ekai eragabetik* 11,17 ekai eragabea: Esamoldea garai hartako greziar filosofiatik hartua da; gure autoreak Has 1,2 tx.eko jatorrizko kaosa adierazteko erabiltzen du.mundua sortu zuenak,
edozein bitarteko erabil zezakeen haiek zigortzeko;
adibidez, hartz edo lehoi basatiak ugari,
18 edo munstro ezezagun sortu berriak;
munstro amorratu horiek su-arnasa bota,
kiratsa barreiatu
eta begietatik txinparta beldurgarriak jaurtiko zituzketen;
19 ez zuketen eraso, beharrik izango
kolpean egiptoarrak suntsitzeko,
aski izango baitzatekeen haien itxura beldurgarria.
20 Edo horrelako ezer gabe ere,
arnasaldi bakar batean eror zitezkeen,
zure justiziak pertsegiturik
eta zure arnasa ahaltsuak sakabanatuta;
baina zuk dena arauz eta neurriz nahi izan duzu antolatu.
21 Zeure esku duzu beti indar handiz jokatzea:
nork egin aurre zure indarrari?
22 Mundu osoa zure aurrean
balantza alde batera okertzen duen izpitxoa da,
lurrean pausatzen den goizeko ihintz-tanta.
23 Guztiez duzu errukia, dena baitezakezu,
eta gizakien bekatuei ez ikusiarena egiten diezu,
bihozberri daitezen.
24 Izaki guztiak maite dituzu
eta ez duzu zeuk egindako ezer gutxiesten,
zerbaiti gorroto izan bazenio, ez baitzenukeen egingo.
25 Nola iraungo luke zerbaitek, zuk gogoko izan ez bazenu?
Edo nola jarraituko izaten, zuk dei eginda sortu ez balitz?
26 Zu bihozbera zara izaki guztiekin,
zureak baitira, bizia maite duzun Jaun horrenak,