1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
Elihuren laugarren hitzaldia (36,1–37,24)
1 Elihuk gaineratu zuen:Jainkoak zentzatu eta justizia egin
2 «Itxaron pixka bat eta argituko dizut zerbait,badago oraindik Jainkoaren alde zer esanik.
3 Urrutitik datorren jakintzan oinarriturik,
egin nauenak arrazoi duela azalduko dut.
4 Benetan diotsut ez dagoela gezurrik nire hitzetan,
jakintza sendokoa duzu zeure ondoan.
5 «Ahaltsua da Jainkoa, ez du inor mespretxatzen;
ahaltsua, sendoak baitira haren erabakiak;
6 ez du gaiztoa bizirik uzten,
zanpatuei justizia egiten die;
7 ez ditu begiak zuzenengandik kentzen,
errege-aulkietan ezartzen ditu
eta hantxe betiko goraipatzen.
8 Eta kateetan preso daudenean edo atsekabe-lokarriz lotuta,
9 beren egintzak eta harrokeriazko bekatuak
salatu nahi dizkielako da.
10 Belarria zabaltzen die zentza daitezen,
gaiztakeriatik itzultzeko agintzen.
11 Entzun eta haren menpeko bihurtzen badira,
zorion eta atseginetan emango dituzte beren bizitzako urteak.
12 Baina ez badiote entzuten,
heriotzaren muga* 36,12 heriotzaren muga: Ik. 33,18 eta oh.pasatuko dute, konturatu gabe hilko.
13 Fedegabeek beren haserrea areagotzen dute;
kateatuta daudela ere, ez dute laguntza eske oihu egiten.
14 Gaztaro betean galtzen dute bizia,
era lotsagarrian* 36,14 era lotsagarrian: H.h., prostituzio sakratura emanekin batera. Hitza, normalean, prostituzio sakratuan jarduten zuten gazteei buruz esaten da (ik. 1 Erg 14,24; 22,47). Legeak gaitzetsiriko usadioa zen (ik. Dt 23,18). Esamoldeak bi esanahi izan ditzake: era lotsagarrian nahiz gazterik hilko direla.hiltzen dira.
15 Baina atsekabearen bidez salbatzen du Jainkoak atsekabetua,
saminaren bidez ulertarazten dizkio bere esanak.
Jainkoa gorestera Jobi dei egin
16 «Zeuri ere, atsekabeetatik libratueta estuasunik gabeko egoera erosoa eman nahi dizu,
jaki gozoz beteriko mahaia.
17 Baina orain gaiztoei dagokien epaia bete da zuregan,
kondenazio-epaia zeureganatu duzu.
18 Amorruak ez zaitzala asaldaraz;
bestela, ez duzu aurkituko askatuko zaituen erospen-saririk.
19 Zure aberastasun guztiak ez dira aski izango,
ez zure urrea, ezta indarbide guztiak ere.
20 Ez zaitez egon azkenaren zain,
herriak desagertuko diren garai ilunaren zain.
21 Ez zaitez gaiztakeriara itzul,
horregatik bidali baitizute atsekabea* 36,21 36,18-21 tx.etako testua oso iluna da eta itzulpena ez erabat segurua..
22 Begira, paregabea da Jainkoa bere indarrean.
Zein maisuk irakatsiko hobeto?
23 Inork ez dio nola jokatu erakusten,
inork ez dio “Gaizki egin duzu” esaten.
24 Gogoratu beraren egintzak goratzea;
mundu guztiak ospatzen ditu,
25 guztiek miresten dituzte,
urrutitik ikusten badituzte ere.
Jainkoaren ahalmena eta probidentzia
26 «Begira, guk uler dezakegun baino handiagoa da Jainkoa,zenbatezina haren urte-kopurua.
27 Berak biltzen ditu ur-tantak
eta gero euri bihurtzen,
28 eta hodeiek isurtzen dute
zaparrada modura jende gainera.
zer jana ematen ugari.
29 Nork ulertu hodeien zabaltzea
eta trumoien burrundara zeruan* 36,29 zeruan: H.h., bere etxolan; Sal 18,12 tx.ean Jauna lainoz inguratua azaltzen zaigu, lainoa delarik haren etxola.?
30 Begira, berak hedatu du zeruan argia,
berak ezkutatu itsasoaren oinarriak.
31 * 36,31 Txatal hau 28.aren ondoren dator.
32 Esku artean du tximista, berak bidaltzen du jo-puntura.
33 Trumoiak haren etorrera iragartzen du,
haren haserrea bidegabekeriaren aurka sutzen da* 36,33 Tx.a oso iluna da. Zenbaitek honela itzultzen du bigarren zatia: animaliak ere ohartzen dira haren hurbiltzeaz..