1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
Elihuren bigarren hitzaldia (34,1-37)
1 Elihuk jarraitu zuen:Elihuk Job salatu
2 «Jakintsuok, entzun nire hitzak,zuek, ikasiok, aditu arretaz.
3 Belarriari hitzak bereiztea dagokio,
ahosabaiari zaporeak dastatzea;
4 guri, berriz, zuzen dena bereiztea
eta ongi zer dagoen aztertzea.
5 Jobek esan du: “Errugabea naiz,
baina Jainkoak ukatu egin dit justizia;
6 arrazoi dudan arren, gezurtitzat nauka* 34,6 arrazoi dudan arren, gezurtitzat nauka: Grekozko antzinako itzulpenak beste hau dakar: nire zuzenbideari dagokionez gezurra dio (Jainkoak).;
larri zauritua nago, nik bekaturik egin gabe”.
7 Ba al da Job bezalakorik?
Honentzat ura edatea bezala da biraoak esatea;
8 gaizkileekin elkartzen da
eta gaiztoekin batera bide egiten.
9 Esan du: “Gizakiak ez du ezer irabazten
Jainkoari atsegin izaten saiatuz”* 34,9 Joben hitzen aipamenari buruz (34,5-6.9), ik. 33,11 oh..
Jainkoak zuzen jokatzen
10 «Entzun, zentzudunok:Urruti Jainkoarengandik gaiztakeria,
urruti Ahaltsuagandik bidegabekeria!
11 Egintzen arabera ordaintzen dio Jainkoak gizakiari,
nori bere jokabidearen arabera ematen.
12 Benetan, Jainkoak ez du gaizki jokatzen,
Ahaltsuak ez du zuzenbidea hausten.
13 Nork jarri du beraren zainpean lurra?
Nork eman dio mundu osoaren ardura?
14 Bere buruarengan bakarrik pentsatuko balu,
bere espiritua eta arnasa bereganatuko balitu,
15 bizidunak bat-batean hilko lirateke
eta gizakia hautsetara itzuliko.
16 Adimena baduzunez, entzun, aditu arretaz nire hitzak.
17 Goberna ote lezake zuzenbideari gorroto dionak?
Nola ausartzen zara Zuzen-zuzena gaitzestera?
Jainkoak gizakien jokabideak epaitzen
18 «Erregeei ere beren maltzurkeriaeta handikiei gaiztakeria aurpegiratzen dizkie.
19 Hura ez da agintariaren alderdikerian jausten,
ez dio aberatsari behartsuari baino gehiago laguntzen,
guztiak baitira berak eginak.
20 Bat-batean hiltzen dira gau itsuan,
aberatsak hil eta desagertu egiten dira* 34,20 Lerroko testua iluna da. Honela ere itzul daiteke: herria asaldatzen da eta haiek desagertzen.,
ahaltsua baztertua da giza eraginik gabe.
21 Bai, gizakiaren jokabidea zaintzen du Jainkoak,
haren urrats guztiak ikusten;
22 ez dago ilunperik, ez itzal edo gerizperik,
gaizkileen gordeleku izan daitekeenik.
23 Ez dauka gizakia luzaroan zelatatu beharrik,
bere aurrean epaiketara aurkez dadin.
24 Itaunketa beharrik gabe birrintzen ditu handikiak
eta beste batzuk jartzen haien ordez.
25 Ezagutzen du Jainkoak haiek egindakoa,
gau batez iraultzen eta zanpatzen ditu,
26 kriminalak bezala jendaurrean zigortzen;
27 aldendu egin baitira harengandik
eta ez diote haren jokabideari jarraitu;
28 horrela, behartsuen deiadarra harenganaino iritsarazi dute,
eta hark entzun egin du dohakabeen oihua.
29 Baina Jainkoak esku hartzen ez badu, nork gaitzetsiko du?
Aurpegia ezkutatzen badu, nork ikusi ahal izango du?
Halere, herriak eta gizateria osoa zaintzen ditu,
30 fedegaberik errege izan ez dadin,
ezta herriari erorbiderik jarriko dionik ere* 34,30 34,29-30 tx.ak oso zailak dira eta eman ohi diren itzulpenak ez datoz bat..
Joben errebeldia eta zentzugabekeria
31 «Norbaitek Jainkoari honela esango balio:“Aitortzen dut neure bekatua, ez dut berriro oker jokatuko.
32 Nik ikusten ez dudana, erakustazu zuk;
bidegabe jokatu badut, ez dut berriro egingo”,
33 zure ustez, zigortu egin beharko ote luke horrelako hori?
Zuk, ordea, ez dituzu onartzen haren erabakiak* 34,33 Zuk… erabakiak: Honela ere itzul daiteke: Badakit bost axola dizula (ik. 7,16)..
Baina hori zure aukera denez, eta ez nirea,
emazu zeure iritzia.
34 «Entzuten didaten gizaki zentzudunek
eta jakintsu guztiek esango dute:
35 “Jakin gabe mintzo da Job,
zentzugabeak dira horren hitzak.
36 Aztertu, bestela, berorren adierazpenak sakoneraino:
fedegabearenak bezalakoak dira;
37 oker jokatu eta, gainera, errebelatu egiten da,
iseka egiten du gure aurrean* 34,37 Lerroko testua iluna da.
eta Jainkoaren aurka dihardu etengabe”».