1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
HIRUGARREN ISAIAS (56,1–66,24)
Inor ez Jainkoaren herritik kanpo
1 Hau dio Jaunak:«Errespetatu zuzenbidea,
egin justizia,
iristear baitago nire salbamena,
agertzear nire garaipena.
2 Zorionekoa
nire aginduen arabera jokatzen
eta horretan leial irauten duena,
larunbata profanatu gabe
errespetatzen
eta ezer txarrik egiten ez duena!»
3 Jaunari atxiki zaion atzerritarrak
ez dezala inola ere esan:
«Bere herritik baztertu
egin nau Jaunak».
Irenduak* 56,3 Irendua: Ez zuen Jainkoaren herriaren batzarrean esku-hartzerik (ik. Dt 23,2). Baztertuen aldeko Hirugarren Isaiasen jarrera hau berria da (ik. Jkd 3,14 eta Mt 19,21).ere ez dezala esan:
«Zuhaitz ihartua besterik ez naiz».
4 Izan ere, hau dio Jaunak:
«Irenduei,
nire larunbata errespetatzen badute,
niri atsegin zaidana gogotsu egiten
eta nire itunari tinko eusten badiote,
5 beren izenaren oroitarria
egingo diet neure tenpluan
eta hiriko hormetan:
seme-alabak edukitzea baino
hobe izango dute hori,
sekula ezabatuko ez den izena
emango baitiet.
6 «Eta nire kultu-zerbitzurako,
ni maitatu eta nire zerbitzari izateko
atxikiko zaizkidan atzerritarrak,
larunbata profanatu gabe
errespetatzen
eta nire itunari tinko eusten badiote,
7 neure mendi santura* 56,7 mendi santua: Ik. 2,2 oh. eta 2,3.
ekarriko ditut
eta neure otoitz-etxean
pozez beteko.
Atseginez onartuko ditut
neure aldarean
haien erre-opari eta sakrifizioak,
nire etxea herri guztientzat
otoitz-etxe izango baita».
8 Hau dio israeldar sakabanatuak
biltzen dituen Jainko Jaunak:
«Orain arte bildu ditudanak baino
gehiago ere bilduko ditut».
Buruzagi axolagabeak
9 Etorri jatera, basapiztiok,etorri, basabereok!
10 Israelen begiraleak itsu daude,
ez da inor ezertaz ohartzen.
Zaunkarik egin ezin duten
txakur mutuak dira;
hor daude etzanda, ametsetan,
beti logura.
11 Aseezineko txakur goseak dira.
Eta horiek dira herriaren artzain* 56,11 artzain: 10. tx.eko begiraleak bezala, herriaren gidari eta arduradunak adierazteko irudia.,
ezer ulertzeko gauza ez direla!
Nor bere bidetik doa,
bere probetxuari baino
begiratu gabe.
12 Hau diote: «Ea, goazen ardotara.
Mozkor gaitezen pattarrez!
Eta bihar beste horrenbeste,
nahikoa baitago!»