1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
1 Nork sinetsi du gure mezua?Nori agertu dio Jaunak
bere ahalmena?
2 Jaunak nahi izan zuen
bere zerbitzaria
lur agorrean sustraiak dituen
kimu berria bezala haztea.
Ez zuen duintasunik,
ez edertasunik,
ez gure begientzat
itxura erakargarririk.
3 Mespretxatua zen,
eta jendeak baztertua,
oinaze-gizona, sufritzen ikasia.
Ikusteak ere nazka ematen duen
norbait bezalaxe,
mespretxatu egin genuen,
eta aintzakotzat hartu ez.
4 Baina gure gaitzak
hartu zituen bere gain,
gure oinazeen zama jasan.
Guk, berriz,
Jainkoak zauritu zuela uste genuen,
Jainkoak zigortu
eta atsekabetu zuela.
5 Baina gure errebeldiengatik
zulatu zuten,
gure erruengatik birrindu;
berak jasan zuen
guretzat salbagarri
izango zen zigorra:
haren zauriek sendatu gintuzten.
6 Ardiak bezala genbiltzan galdurik,
bakoitza geure bidetik,
eta Jaunak haren gain bota zuen
gu guztion errua.
7 Gaizki tratatu zuten,
eta bera apaldu egin zen,
ahorik zabaldu gabe;
hiltzera daramaten
arkumeak bezala,
moztaileen aurrean isilik dagoen
ardiak bezala,
ez zuen ahorik zabaldu.
8 Gogorkeriaz eta bidegabez
eraman zuten;
baina haren zoria nori axola?
Bizidunen lurretik kanpora
atera zuten,
bere herriaren* 53,8 bere herriaren: Qumrango eskuizkribuaren arabera; hebreerazkoak nire herriaren dio.errebeldiagatik jota.
9 Gaiztoekin batera hilobiratu zuten,
gaizkileekin eman zioten lur* 53,9 gaizkileekin: Testu zuzendua; jatorrizkoak aberatsekin dio. // eman zioten lur: Qumrango eskuizkribuaren arabera (h.h., haren hilobia).,
nahiz eta berak
bidegabekeriarik ez egin
eta haren ahoan
maltzurkeriarik ez izan.
10 Jaunak oinazez josi nahi izan zuen.
Eta bekatuen ordainetan
bizia eman zuelarik,
ondorengoak izango ditu
eta bizitza luzea,
eta haren bitartez
bere nahia burutuko du Jaunak.
11 Jaunak dio:
«Hainbat neke jasan ondoren,
argia ikusiko du eta asea izango* 53,11 argia ikusiko du: Qumrango eskuizkribu eta grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak ikusiko du dio; agian, honela ere itzul daiteke esaldi osoa: ondorengoak ikusiko ditu eta bizitza luzea izango..
Bere ezagutzaren bidez,
nire zerbitzari zuzenak
asko egingo ditu zuzen,
haien erruak
bere gain hartu baitzituen.
12 Horregatik, jendetza ugaria
emango diot ordainetan,
eta giza multzoak
izango ditu garaipen-sari,
bere burua heriotzara eman zuelako
eta bekatarien kide iritzi ziotelako,
guztien bekatuak bere gain hartu
eta bekatarien alde
erregutu zuelako».