1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
Jaunak gauza berriak iragarri
1 «Entzun ezazue,Jakoben ondorengook,
Israel izena daramazuenok,
Judaren hazitik* 48,1 hazitik: Arameerazko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak uretatik dio.sortuok.
Jaunaren izenean egiten duzue zin
eta Israelen Jainkoa aitortzen,
baina ez egiaz eta zintzotasunez;
2 “Hiri Santukoak” omen duzue izen,
Israelen Jainkoa,
Jaun ahalguztidun deritzana,
euskarri.
3 Aspalditik iragarriak nituen
gertatu direnak,
neuk hitzeman nituen eta adierazi;
bat-batean ekin nion
eta denak gertatu.
4 Banekien, jakin, tematsuak zaretela,
burdina bezain gogorra
duzuela lepoa
eta brontzezkoa kopeta;
5 horregatik,
aspalditik iragarri nizuen dena,
gertatu baino lehen adierazi,
esan ez zenezaten:
“Nire idoloak egin du,
nire zurezko nahiz metalezko
irudiek gertarazi”.
6 Entzun zenuten iragarpena:
den-dena bete dela ikusirik,
ez ote duzue iragarriko?
Eta orain gauza berriak
adieraziko dizkizuet,
ez dakizkizuen gerta gauza ezkutuak;
7 sortu berriak dira, ez aspaldikoak,
eta ez zenuten haien berri
orain arte,
esan ez zenezaten:
“Banekien lehendik”.
8 Ez, ez zenituzten entzunak,
ez ezagunak,
ez zenekiten ezer,
belarriak itxiak baitzeneuzkaten
betidanik.
Banekien, bai, jakin,
zeharo desleial zaretela,
errebelde deitzen dizuetela
jaio zinetenetik.
9 Neure izenaren ohoreagatik
eutsi diot haserreari,
zor zaidan gorespenagatik
egin dut atzera
eta ez zaituztet suntsitu.
10 Garbitu egin zaituztet,
baina ez zilarra bezala,
sufrimenduaren arragoan
probatuz baizik.
11 Neuregatik jokatu dut horrela,
neuregatik bakarrik,
ezin baitut neure izena belzten utzi.
Ez diot neure ospea inori utziko.
Jaunaren adiskide Zirok haren nahia burutuko
12 «Entzun, Israel, Jakoben herri,entzun, nik deitu horrek:
Ni beti berbera,
neu lehena eta neu azkena.
13 Neure eskuz oinarritu nuen lurra,
neure eskuz hedatu zerua;
nik dei egin orduko
hasi ziren izaten.
14 Bildu denok eta entzun!
Zuetako nork
iragarri du horrelakorik?
Nire adiskideak
burutuko du nire nahia,
Babilonia eta bertako jendearen* 48,14 Nire adiskideak: Ziro erregearen beste aipamen bat. // bertako jendearen: Grekozko itzulpenaren arabera (h.h., kaldearren arrazaren); hebreerazkoak haien besoa, kaldearrak dio.
aurkako erabakia.
15 Neuk hitzeman nuen,
neuk egin nion dei eta etorrarazi,
eta haren egitekoak
arrakasta izango du.
16 Hurbildu niregana eta entzun:
Ez dut ezkutuan hitz egin,
eta iragarriak gertatzean,
bertan naiz ni».
(Eta orain, Jaunak bidali nau,
bere espiritua emanik* 48,16 Eta… emanik: Mezulariaren hitz hauek tokiz kanpo daudela ematen du. Zenbait itzultzailek 16. tx. osoa hartzen du profetaren adierazpentzat.).
17 Hau dio Jaunak, zure askatzaileak,
Israelen Jainko santuak:
«Neu naiz Jauna, zure Jainkoa,
zeure onerako irakasten dizudana,
ibili beharreko bidetik
gidatzen zaitudana.
18 Ai nire aginduei jaramon
egin izan bazenie!
Ibaika izango zenuke zoriona,
uholdeka salbamena;
19 itsas hondarra bezain ugari
izango lirateke zure ondorengoak,
hondar-aleak bezainbat
zure seme-alabak;
haien izena ez litzateke suntsituko,
inoiz ere ez
nire aurretik ezabatuko».
Erbesteratuak itzuliko
20 Irten Babiloniatik,ihes egin babiloniarren artetik!
Adierazi mezua, iragarri poz-oihuz,
helarazi lurraren bazterretaraino:
«Jaunak askatu du Israel
bere zerbitzaria!»
21 Ez zuten izan egarririk,
eremu lehorretan zehar
eraman zituenean;
harkaitzetik ura
jarioarazi zuen haientzat:
harkaitza zulatu eta ura sortu zen.
22 (Gaiztoentzat, ordea, ez da zorionik.
Jaunak esan du* 48,22 57,21 tx.etik hartua dirudi esaldiak; ez dator egoki testuinguru honetan.).