1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
BIGARREN ISAIAS (40,1–55,13)
Kontsolatu nire herria
1 Hau dio zuen Jainkoak:«Kontsola ezazue,
kontsolatu nire herria!
2 Mintza bihotzera Jerusalemi;
hots egiozue
burutu duela bere morrontza,
ordaindu bere erruen zorra,
gogor ordainarazi baitizkio Jaunak
bere bekatuak».
3 Ahots bat oihuka:
«Prestatu basamortuan
bidea Jaunari,
berdindu eremuan galtzada
gure Jainkoari.
4 Bete daitezela sakanak,
beheratu mendi-muinoak;
bihur bitez zelai eta lautada
paraje latz eta malkarrak.
5 Orduan, Jaunak
bere ospea agertuko du
eta gizaki guztiek batera
ikusiko dute.
Jaunak berak esan du».
6 Ahots batek dio: «Hots egin!»
Eta nik: «Zer behar dut hots egin?»
«Gizaki oro belarraren pareko da,
landako lorea bezain sendo:
7 ihartzen da belarra, zimeltzen lorea,
Jaunak haizeari joaraztean.
Bai, belarraren pareko da gizateria:
8 ihartzen da belarra, zimeltzen lorea;
gure Jainkoaren hitzak, ordea,
betiko dirau».
9 Igo mendi garai batera, Sion,
albiste pozgarria hots egitera* 40,9 Sion, albiste pozgarria hots egitera: Honela ere uler daiteke: Sioni albiste pozgarria hots egitera.;
goratu indarrez ahotsa, Jerusalem,
goratu beldurgabe ahotsa,
esan Judako hiriei:
«Hemen da zuen Jainkoa!
10 Hara, ahalmen osoz dator
Jainko Jauna,
bere nagusigoa indartsu ezarriz.
Hara, berekin dakar garaipen-agiria,
berak askaturiko herria* 40,10 Hara, berekin… herria: H.h., Hara, berekin alokairua, bere aurretik saria; segur aski, Babiloniako erbestealditik askaturiko herria adierazten da..
11 Artzainak bezala
zaintzen du artaldea:
arkumea besoan hartu
eta altzoan eramaten du,
ama berria arduraz gidatzen».
Israelen Jainkoa paregabe handi
12 Nork neurtu du itsasoa esku beteka,edo zeruen zabala arra beteka,
edo lurreko hautsa lakarika?
Nork pisatu
mendi-muinoak balantzan?
13 Nork neurtu du Jaunaren espiritua?
Nor izan da haren aholkulari?
14 Nork eman dio
kontseilu eta argibide,
nork irakatsi jokabide zuzena?
Nork irakatsi jakintza
eta eginbide burutsua?
15 Nazioak, harentzat,
suilean ur-tanta dira,
balantza gainean hautsa baino ez;
itsas herriak* 40,15 itsas herriak: H.h., uharteak; hau da, Mediterraneoko uharte eta kostaldeak; baina Bigarren eta Hirugarren Isaiasenean askotan azaltzen den hitz honek urrutiko herriak adierazten ditu oro har, eta hala itzuli dugu gehienetan.,
hondar-alea bezain astun.
16 Libanok* 40,16 Libano: Ik. 10,34 oh.ez du aski abere
harentzat oparitan erretzeko,
ezta egurrik aski ere sutarako.
17 Haren aurrean,
nazio guztiak ezer ez,
hutsaren hurrengo dira harentzat.
18 Norekin konparatuko duzue
Jainkoa,
zein irudiz emango aditzera?
19 Artisauak urtzen du idoloa,
zilarginak estaltzen urrez
eta apaintzen zilarrezko katez.
20 Horretarako ahalbiderik ez duenak
zur ustelgaitza aukeratzen du
eta artisau treberen bat bilatzen,
zartatuko ez den irudia
molda diezaion.
21 Ez al dakizue?
Ez al duzue inoiz entzun?
Ez al dizuete hasieratik
horren berri eman?
Ez al duzue ulertu
nork eraiki zuen mundua?
22 Lurraren gaineko sabaian
du Jainkoak tronua
eta handik lurtarrek
matxinsaltoak dirudite;
oihala bezala hedatu du zerua,
oihal-etxola bezala zabaldu,
bizitzeko.
23 Handikiak ezereztu egiten ditu,
munduko gobernariak
hutsaren pareko bihurtzen.
24 Oraindik lurrean
sendo sustraitu gabeko landareen,
erein edo landatu berrien
antzeko dira:
Jainkoak haize eman
eta ihartu egiten dira;
haize-erauntsiak eramaten
lastoa bezala.
25 Jainko santuak galdetzen dizue:
«Norekin konparatuko nauzue,
norekin berdinduko?»
26 Jaso begiak gorantz eta ikus:
Nork egin zuen hori guztia?
Banan-banan aterarazten ditu
zeruko astroak,
bakoitzari bere izenez deitzen dio;
hain baita ahaltsu,
hain biziki indartsu,
batek ere ez dio
haren deiari huts egiten.
27 Zergatik, Israel,
Jakoben herri hori,
zergatik ari zara esaten:
«Jauna ez da nire zoriaz arduratzen,
nire eskubideek ez diote axola?»
28 Ez al dakizu?
Ez al duzu inoiz entzun?
Jauna betiereko Jainkoa da,
lurbira osoa egin duena:
ez da nekatzen, ez akitzen;
ulermenaz gaindikoa
haren adimena.
29 Nekatuari indarrak berritzen dizkio,
ezinduari ahalmena bihurtzen.
30 Gazteak ere
nekatzen dira eta akitzen,
sasoitsuenak ere
ahuldu eta erortzen,
31 baina Jaunarengan itxaro dutenek
indarrak berritzen dituzte:
arrano-hegoak hazten zaizkie,
lasterka egin eta ez dira nekatzen,
ibili eta ez akitzen.