1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
Ezekiasen gaixoaldia eta sendakuntza
1 Egun batez, larriki gaixotu zen Ezekias. Amotzen seme Isaias profetak berarengana joan eta esan zion: –Hau dio Jaunak: «Konpondu etxeko arazoak, hil egingo zara eta. Ez zara luzaro biziko». 2 Ezekiasek aurpegia paretari eman eta honela egin zion otoitz Jaunari: 3 «Arren, Jauna! Oroit zaitez leial eta zintzo jokatu izan dudala beti zurekin, atsegin zaizuna eginez». Eta negarrari eman zion saminki. 4 Orduan, Jaunak Isaiasi agindu zion 5 Ezekiasengana itzultzeko, honako hau esatera: «Hona zer dioen Jaunak, zure arbaso Daviden Jainkoak: Aditu dut zure eskaria eta ikusi ditut zure malkoak; beste hamabost urtez luzatuko dizut bizia. 6 Libratuko zaituztet zu eta Jerusalem Asiriako erregearen eskuetatik eta babestuko dut hiri hau». –Zer izango dut berriz ere Jaunaren tenplura joango naizenaren ezaugarri? 7 Isaiasek erantzun: –Hona hemen Jaunak emango dizun ezaugarria, agindutakoa beteko duela adierazteko: 8 Akazen mailadian, jaitsiak dituen hamar mailak igoaraziko dizkiot eguzkiaren itzalari. Eta eguzkiaren itzalak ordurako jaitsiak zituen hamar mailak igo egin zituen.Ezekiasen gorespen-kanta
9 Judako errege Ezekiasek, bere gaitzetik sendatu zenean, gorespen-kanta hau* 38,9 gorespen-kanta hau: Salmo hau ez da 2 Erg liburuan azaltzen. Artifizialki ezarri da hemen. Beronen hurbileko ahaideak Sal 6 eta Sal 30 eta Jon 2 lirateke. Testua nahiko hondatua dago.egin zuen:10 «Hau pentsatu nuen:
Bizitzako sasoirik onenean
joan behar;
Hildakoen Egoitzara naramate,
gainerako bizi-urteak
kentzen dizkidate.
11 Hau pentsatu nuen:
Ez dut gehiago Jauna ikusiko
bizidunen lurrean,
ez eta gizakirik
mundu honetako
bizilagunen artean.
12 Bizia kentzen didate
eta urruti eramaten,
artzainaren oihal-etxola bezala.
Ehotzen amaitu ondoren,
ehuleak mozten duen
ehunaren antzeko da nire bizia.
Gau eta egun hilzorian naukazu.
13 Goiza arte* 38,13 Goiza arte: 38,13-16 tx.etako testuak badu zenbait puntu ilun, eta itzulpena ez da segurua.negar-zotinka ari naiz,
lehoiak bezala hausten
baitizkidazu hezurrak.
Gau eta egun hilzorian naukazu.
14 Enara txioka bezala
ari naiz intzirika,
usoa urrumaka bezala.
Ahulduak ditut begiak
zerura begira.
Estu naiz, Jauna!
Egizu zerbait nire alde!
15 Baina zer esango diot, zer,
berak egin baitu hau guztia?
Ezinez ibili behar bizialdi osoan,
barruko saminaren saminez.
16 Jaunak gordetzen dituenak
biziko dira,
eta ni ere haiekin biziko naiz.
«Sendatu egin nauzu,
bizia berritu didazu!
17 Hara, samina bake bihurtu zait.
Nire bizia hondamen-leizean
erortzetik gorde duzu,
bizkarra eman baitiezu
nire bekatu guztiei.
18 Hildakoen Egoitzan
ez dago zu goresterik,
hildakoek ezin zaituzte zu laudatu,
hilobiratuek ezin
zure leialtasunean itxaron.
19 Biziek, biziek bakarrik,
zaituzte goresten,
orain nik goresten zaitudan bezala.
Gurasoek haurrei ematen diete
zure leialtasunaren berri.
20 Salbatu egin nauzu, Jauna!
Soinua joko dugu eta kantu egin
Jaunaren etxean,
bizi garen artean».
21 * 38,21 38,21-22 txatalak 6.aren ondoren datoz.
22 * 38,22 38,21-22 txatalak 6.aren ondoren datoz.