1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
Isaiasek Ezekiasi Jaunaren erantzuna adierazi
21 Amotzen seme Isaiasek honako mezu hau bidali zion Ezekiasi: «Hau dio Jaunak, Israelen Jainkoak: Aditu dut Asiriako errege Senakerib dela-eta egin didazun otoitza. 22 Hona hemen zer diodan haren aurka:«Mespretxu eta barre degizu,
Senakerib,
Sion neska gazte ederrak;
buruaz keinuka ari zaizu atzetik
Jerusalem hiri ederra.
23 Nori egin diozu irain eta iseka?
Noren aurka jaso duzu ahotsa
eta altxatu begiak harro?
Nire aurka,
Israelgo Jainko santuaren aurka!
24 Ni, Jaun hau, iraindu nauzu
zeure mezularien bidez.
Zera esan duzu:
“Neure guda-gurdi ugariei esker
mendi-gailurretara igo naiz,
Libanoko tontor hurbilgaitzetara.
Hango zedrorik tantaienak
eta zipresik bikainenak bota ditut.
Tontorrik garaienetara
eta basarterik itxienetara heldu naiz.
25 Atzerrietan* 37,25 Atzerrietan: Qumrango eskuizkribu nagusiaren eta 2 Erg 19,24 tx.aren arabera erantsia.putzuak zulatu ditut
eta bertako ura edan;
hankapean zapalduz
lehortu egin ditut
Egiptoko ubide guztiak”.
26 Baina ez al dakizu, Senakerib,
aspalditik neuk prestatua nuela,
antzinatik neuk erabakia
orain burutzen ari naizen hau?
Horregatik bihurtu dituzu
hiri gotorrak zabor-pila.
27 Haietako bizilagunak
indarrik gabe,
ikaraturik eta burumakur
utzi dituzu,
larre-belarra bailiran,
hazi baino lehen ihartua.
28 Badakit zure egintzen
eta nondik norako guztien berri;
badakit noiz zauden
amorru bizitan nire kontra.
29 Nire kontra amorruz zaudelako
eta zure harrokeria
nireganaino iritsi delako,
sudurrekoa eta ahokoa
ezarriko dizkizut,
etorri zaren bidetik itzularazteko». 30 Ondoren, hau esan zion Isaiasek Ezekiasi* 37,30 Ondoren… Ezekiasi: Hitz hauek ez daude jatorrizkoan; argitasunagatik ezarri dira.:
«Hauxe izanen duzu ezaugarri:
aurten, alorrean utzitako hazitik
sortua jango duzu;
datorren urtean,
bere kasa erneko dena;
baina hurrengo urtean
erein ahal izango duzue
eta uzta bildu,
mahatsondoak landatu
eta mahatsa jan.
31 Judako erreinuan bizirik geldituak,
lurrean sustraiak botatzen
eta adarretan fruituak
ematen dituzten
zuhaitz izango dira berriro.
32 Izan ere, bakar batzuk
bizirik geldituko dira Jerusalemen,
onik aterako Sion mendian.
Jaun ahalguztidunaren
maitemin sutsuak egingo du hori!
33 «Hau dio Jaunak
Asiriako erregeari buruz:
“Ez da hiri honetan sartuko,
ez dio gezirik jaurtiko,
ez ezkutuen babespean erasoko,
ez hiria hartzeko betelanik egingo.
34 Etorri den bidetik itzuliko da;
ez da sartuko hiri honetan.
Hala diot nik, Jaunak.
35 Neuk gerizatuko dut
eta salbatuko hiri hau,
naizena naizenagatik
eta neure zerbitzari Davidengatik”».