1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
Jerusalemgo nahasmendua
1 Hara, Jainko Jaun ahalguztidunakkendu egingo die
Jerusalemi eta Judari
euskarri eta mantenu oro:
ogi-mantenua eta ur-mantenua,
2 gudalburua eta gudaria,
epailea eta profeta,
igarlea eta arduraduna,
3 buruzagia eta handikia,
kontseilaria eta aztikerian aditua
eta sorginkerian trebatua.
4 Mutikoak jarriko dizkie nagusi,
beren nahierara goberna ditzaten.
5 Jendeak elkarri erasoko dio,
bakoitzak bere ondokoari:
ez diete errespeturik izango
gaztetxoek zaharrei,
ez eta behekoek goikoei.
6 Anaiak anaiari helduko dio
aitaren etxean, esanez:
«Hik baduk soinean zer jantzi* 3,6 soinean zer jantzi: Jatorrizko hitzak tunika luze-zabala adierazten du. Tx.ak anarki egoera islatzen du: aski da norbaitek jantzi egokia izatea, agintea eskain diezaioten.;
izan hadi, beraz, gure agintari;
hik gobernatu hondakin-pila hauek».
7 Eta besteak erantzungo dio:
«Ni ez nauk inoren mediku,
etxean ez diat ogirik, ez jantzirik:
ez nazazue jar, beraz,
herriko agintari».
8 Bai, lur jo du Jerusalemek,
gainbehera erori da Juda,
haien esanak eta eginak
Jaunaren ospea iraindu besterik
ez baitute egiten.
9 Ez dute inolako lotsarik* 3,9 Ez dute inolako lotsarik: H.h., Beren aurpegiaren eiteak salatzen ditu.:
ez dute beren bekatua ezkutatzen,
zabaltzen baizik, Sodomak bezala.
Zoritxarrekoak benetan,
beren buruen zoritxarrerako
ari baitira!
10 Zorionekoa* 3,10 Zorionekoa: Jatorrizkoak Esazue eransten du aurretik.zintzoa!
Ongi izango da,
bere egintzen fruitua gozatuko du.
11 Zoritxarrekoa gaiztoa!
Gaizki izango da,
bere egintzen ordaina jasoko du.
12 Oi ene herri,
mutiko bat duzu zapaltzaile,
emakumeak agintari* 3,12 mutiko… agintari: Jatorrizko testua iluna da eta itzulpena ez segurua. Antzinako itzulpen gehienek emakume-ren ordez lukurreru irakurri dute.!
Oi ene herri,
gidariek oker zaramatzate,
bide zuzenetik kanpora
Jauna buruzagiekin auzitan
13 Prest dago Jauna auzitarako,gertu bere herria* 3,13 bere herria: Antzinako itzulpenen arabera; hebreerazkoak herriak dio.epaitzeko.
14 Bere herriko arduradun
eta buruzagiei
auzitara deitzen die eta esaten:
«Zuek suntsitu duzue
nire mahastia* 3,14 nire mahastia: Ik. 5,1 oh.,
behartsuei lapurtuaz
beterik dauzkazue etxeak.
15 Baina zuei zer axola?
Nire herria zapaltzen duzue
eta hankapean hartzen
behartsuen duintasuna* 3,15 duintasuna: H.h., aurpegia.».
Jainko Jaun ahalguztidunak
esan du.
Jerusalemgo emakumeen aurka
16 Honela dio Jaunak:«Bai harroak direla
Siongo emakumeak!
Lepoa luzaturik dabiltza, keinuka,
begiak batetik bestera,
pauso txikian,
oinetako katetxoei txilin eraginez».
17 Horregatik, ezkabia sartuko die
Jaunak buruan Siongo emakumeoi
eta larrugorrian utziko ditu.
18 Egun hartan apaingarri guztiak* 3,18 apaingarri guztiak: 3,19-23 zatian hogeita bat hitz datoz emakumeen apaingarriak adierazteko. Horietako erdiak baino gehiago hemen bakarrik azaltzen dira, eta gehienen esanahi zehatza zalantzazkoa da. Beraz, tx. hauek berrantolatu egin ditugu itzulpenean.
kenduko dizkie Jaunak:
19 -21 oin, beso eta behatz,
buru, lepo eta gerri,
ile, sudur eta belarrietako bitxiak
eta lurrin gozoak;
22 -23 jantzi dotore, mantu,
lepoko zapi eta poltsak,
gona fin, durbante eta mantilak.
24 Lurrinaren ordez kiratsa
izango dute,
gerrikoaren ordez soka,
ile-txirikorda dotoreen ordez
burusoila,
jantzi finen ordez zakukia,
edertasunaren ordez
burdin goriaren marka* 3,24 soka, burusoila, zakukia eta burdinaren marka: Gatibuei ematen zitzaien tratua adierazten dute, garaiko asiriar monumentuek erakusten duten legez..
Jerusalemen alargunak ugari
25 Jerusalem, zure gizonakezpataz eroriko dira,
zure gudariak gerran.
26 Zure kaleetan
intziria eta dolua izango dira,
eta zu, atsekabearen atsekabez,
lurrean eseriko.