1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
Etiopiaren aurka
1 Ai Etiopiako* 18,1 Etiopia: H.h., Kux. Egiptoz ari da segur aski, mezu honen garaian etiopiar jatorriko erregeak baitziren Egipton nagusi.ibaiez beste aldeandagoen lurraldea,
eltxo-burrunbadaz
beteriko lurraldea!
2 Mandatariak* 18,2 Mandatariak: 705. urtean faraoiak mezulariak bidali zituen Jerusalemera, Juda Asiriaren aurkako elkartasunera erakartzeko asmoz; profetak mezulariak beren herrira itzularazteko aholkatzen du.bidaltzen ditu
Nilon barrena,
ihizko txalupetan, uretan zehar.
Zoazte, mandatari bizkorrak, itzuli
herri lerden eta beltzaran horretara,
edonon beldurra sortzen duen
jendearengana,
ibaiz ureztaturiko lurraldean
bizi den
herri gogor eta menderatzailera!
3 Zuek,
munduan bizi zareten guztiok,
begiratu, mendien gainean
bandera altxatuko denean;
entzun, turutak joko duenean* 18,3 bandera altxatuak eta turuta-hotsek etsaiaren hurbiltasuna adierazten dute, asiriar gudarostearena kasu honetan..
4 Honela mintzatu baitzait Jauna:
«Lasai egongo naiz,
neure lekutik begira,
geldi-geldi,
eguerdiko sargoria bezala,
uztaroko sargoritan
ihintz-lainoa bezala.
5 Bai, mahatsa bildu baino lehen,
loraldia igaro
eta mahats-alea heltzen hastean,
kimu berriak moztu
egin ohi dira inauskaiaz,
moztu eta bazterrera bota;
6 mendiko hegazti harraparientzat
eta basapiztientzat uzten dira,
hegazti harrapariek uda
eta basapiztiek negua
bertan igaro dezaten.
Halaxe gertatuko da
etiopiarrekin ere».
7 Egun hartan, Jaun ahalguztidunari
opariak ekarriko dizkio
herri lerden eta beltzaranak,
edonon beldurra
sortzen duen jendeak,
ibaiz ureztaturiko lurraldean
bizi den
herri gogor eta menderatzaileak.
Opariak ekarriko ditu Sion mendira,
Jaun ahalguztidunaren bizilekura.