1 Jaunak esan zion Moisesi: «Igo niregana Aaron eta biok, Nadab, Abihu* 24,1 Nadab, Abihu: Aaronen bi seme dira (ik. 6,23).eta Israelgo arduradunetako hirurogeita hamarrekin batera, eta, urruti samar geldituz, jar zaitezte ahuspez.2 Zu bakarrik hurbilduko zara niregana; gainerakoak, ez; herria, berriz, ez da igoko zurekin».3 Jaunak esana eta erabakia adierazi zizkion Moisesek herriari, eta honek erantzun zion aho batez: «Jaunak esandako guztia egingo dugu».4 Moisesek idatzi egin zuen* 24,4 Moisesek idatzi egin zuen: Itun-liburua (24,7 tx.) Moisesek (ik. 24,4; 34,27) nahiz Jainkoak (ik. 24,12; 31,18; 34,1) idatzia bezala ageri da; hau da, Moisesek Jainkoaren agindura idatzia bezala.Jaunak esandakoa. Biharamunean, goizean goiz jaikirik, aldarea eraiki zuen mendi barrenean, eta hamabi zutarri ere bai Israelgo hamabi leinuen izenean.5 Ondoren, zezenak hil eta Jaunari erre-opari eta elkartasun-oparitzat eskaintzeko agindu zien israeldar gazte batzuei.6 Moisesek odolaren erdia hartu eta ontzietan ipini zuen, eta beste erdia aldarera isuri.7 Gero, itun-liburua hartu eta herriari irakurri zion. Herriak erantzun zuen: «Onartuko dugu eta beteko Jaunak esandako guztia».8 Moisesek odola hartu eta herriaren gain zirtatu zuen, esanez: «Odol hau da xedapen hauen guztien arabera Jaunak zuekin egin duen itunaren ezaugarria».9 Moises mendira igo zen, Aaron, Nadab, Abihu eta Israelgo arduradunetako hirurogeita hamarrekin.10 Han Israelen Jainkoa ikusi zuten* 24,10 Jainkoa ikusi: Grekozko itzulpenak Jainkoa zegoen tokia dio, bai hemen eta bai 24,11 tx.ean (ik. 33,20).: oinazpian zafirozko solairua bezalakoa zuen, zeru-sabaia bezain gardena.11 Israelgo buruzagiek kalterik jasan gabe ikusi ahal izan zuten Jainkoa; gero, otordua egin zuten haren aurrean* 24,11 otordua egin zuten haren aurrean: Ituna partaideen arteko otordu sakratuz burutzen da (hala Has 26,26-31 eta Has 31,54 pasartetan ere); horixe da elkartasun-opariaren (24,5) berezitasuna ere, Jainkoaren eta eskaintzailearen elkartasuna adierazten duen otorduz burutzea..
KULTUAZ OHARKIZUNAK (24,12–31,18)
Jaunak Moisesi berriro dei egin mendira
12 Jaunak esan zion Moisesi: «Igo mendira niregana, eta zaude han: harlauzak emango dizkizut eta haietan idatziko israeldarrei irakatsi behar dizkiezun lege eta aginduak».13 Jaiki eta Jainkoaren mendira igo zen Moises, Josue bere laguntzailearekin.14 Herri-arduradunei esan zien: «Itxaron hemen gu itzuli arte. Hor dituzue Aaron eta Hur; inork arazorik balu, jo dezala horiengana».15 Ondoren, mendira igo zen Moises. Lainoak* 24,15 Lainoa: Ik. 13,21 oh.mendia estali zuen,16 eta Jauna, aintzaz beterik, Sinai mendian kokatu zen. Sei egunez estali zuen lainoak mendia; zazpigarrenean Jaunak dei egin zion Moisesi lainotik.17 Jaunaren aintza su kiskalgarria* 24,17 su kiskalgarria: Ik. 19,18 eta oh.bailitzan agertzen zitzaien israeldarrei mendi-gailurrean.18 Mendira igo eta lainora sartu zen Moises. Berrogei egun eta berrogei gau egin zituen mendian.