1 Israeldarren elkarte osoa, Jaunaren agindura, Sin basamortutik abiatu zen, geldiuneak eginez. Refidimen* 17,1 Refidim: Toki ezezaguna, baina Sinai menditik hurbil zegoena (ik. 17,6 eta Zen 33,12-14).ezarri zuten kanpalekua, baina ez zen han urik herriak edateko. 2 Orduan, aurpegi eman zioten Moisesi, esanez: –Emaguzu ura edateko! Moisesek erantzun zien: –Zer dela eta ematen didazue aurpegi niri? Zergatik tentatzen duzue Jauna?3 Baina egarri zen herria bazter hartan, eta marmarrean hasi zen Moisesen aurka, esanez: –Honetarako atera al gaituzu Egiptotik, geu, geure seme-alabak eta abereak egarriak hilarazteko?4 Moisesek deiadar egin zion Jaunari: –Zer egin diezaioket herri honi? Ia-ia harrika egin didate!5 Jaunak erantzun zion: –Pasa herriaren aurrealdera, eta hartu zeurekin zenbait herri-arduradun. Hartu eskuan Nilo ibaia jotzeko erabili zenuen makila, eta zoaz.6 Han izango nauzu ni, Horeb* 17,6 Horeb: Ik. 3,1 oh.mendiko harkaitzean. Harkaitza jo eta ura sortuko da, herriak edan dezan. Hala egin zuen Moisesek, Israelgo arduradunen aurrean.7 Leku hari Masa eta Meriba –hau da, «Tentalekua» eta «Auzi-lekua»– eman zion izena, han berari aurpegi eman eta Jauna tentatu zutelako, esanez: «Jauna geurekin dugu, bai ala ez?»